Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Garaipen garrantzitsua Laskorainek helburuari begira (5-2)

Partidu oso serioa Laskorainena. Konfinamentu osteko lehen partiduko borroia alde batera utzi etalan eta emaitza onen bidera itzuli ziren.



Lehen minututik nabaria izan zen etxekoak jokoan zutena, arerioak baina martxa bat gehiago erakutsiz. Presioan eraginkor, berehala hartu zuten aurrea markagailuan Aldalurrek ateratako korner batean Mujikak area ertzetik egindako jaurtiketaren bitartez. Presio lan ona egiten jarraituz eta burua hotz mantenduz, atsedenaldiaren aurretik beste bi gol gehiago egingo zituzten horitxoek.

Kattak lehenik, banakako jokaldi batean atezaina azpitik gaindituz eta, ondoren, atsedenaldirako 5 minutu faltan Aldalurrek, Gabak defentsan lapurtutako baloi bati esker egindako kontraerasoan, abantailan jasotako pasea sarera bidaliz. Bi jokaldi hauen artean izan ziren gola egiteko aukera gehiago, nagusiena agian Iosuk desbideratu zuen alboko sake bat.

Bi minutu faltan iritsiko zen 3 eta 1-ekoa, alboko sake batetik hain zuzen. Estrategiako jokaldia oso ongi exekutatu zuten zaragozarrek eta etxekoak sorpresaz hartu zituzten.

Bigarren zatia, lehengokoaren antzera hasi zen. Baina emaitza dela medio, arrisku handiagoak hartzen hasi zen kanpoko taldea. Arrak, Asierrek, Cuadradok... aukerak izan zituzten gola egiteko, baloi arriskutsuak lapurtu ostean. 14 minutu faltan egingo zuen Beñatek gola, pase bat kantxa erdian lapurtu eta banakako jokaldian ezkerrez baloia sarera bidaliz.

Partiduak zuen itxura ikusita atezain jokalaria jokoan jarri zuten zaragozarrek 11 minutu faltan. Horitxoak sendo defentsan, eta minutuak aurrea zijoazten. Bada, 5 minutu falta zirela, epaileek hartutako erabaki arraroak medio, Laskorain 5 faltarekin jarri zen eta, handik gutxira seigarren falta pitatu eta penalti bikoitza izango zuten kanpotarrek 4-2koa egiteko. Varelak geldiketa bikaina egin zuen ordea.

Urrutiko jaurtiketa batetik etorriko zen 4 eta 2koa bi minutu faltan eta Gabak 5-2koa jarriko zuen amaierarako minutu baten faltan.

Merezitako eta landutako garaipena Laskorainentzat etxean, maila mantentzeko helburuan indar asko ematen diona. Datozen asteetan lan gogor egin beharko duela argi dago baina, egiten ari diren lanak bere fruitua ematen ari dela esan genezake. 

Datorren larunbatean, Calatayud-en aurka neurtuko dira arratsaldeko seietan, Calatayuden.

Laskorain KE 5 - 2 Patatas Gomez AD Sala 2012

Hasierako bostekoa: Iosu(A), Juaristi, Paul, Gaba eta Katta. Parte hartu zuten: Varela(A), Urko, Beñat, Cuadrado, Arra, Mujika, Aldalur, eta Sagas-ek.

Entrenatzaileen hitzak partidu ostean:

Narciso Pavo (Laskorain KE): Pozik jokalarien lanarekin bai erasoan zein defentsan egin duten lana izugarria izan da, bi alderdien arteko oreka oso ona eraman dute eta bizitzen ari ginen egoerarekin honen balioa are handiagoa da. Datorren partiduari begira lan horrela egiten jarraitzea fundamentuz, helburua betetzeko."

Miguel Escosa (Patatas Gomez): "Talde batek besteak baina gogo gehiago erakutsi du. Izan dudan sentsazioa batez ere aldaketak egiteko prest zegoen jendeari begira, beraiek gehiago behar zutela, gehiago bilatu dutela eta azkenean lortu dute. Arerioa zoriontzea besterik ez."

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]