Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Dena da posible

 
 

Iritsi da denboraldiko bigarren derbia, bihar Belabietan arratsaldeko 18:30tatik aurrera jokatuko dena. 

Laskoraindarrak denboraldiko momenturik hoberenean iristen dira norgehiagokara, azken 9 puntuetatik 6 lortuta. Sailkapeneko lehen puntua, etxean Laubururen aurka lortu zuten hain zuzen ere. Orain, helburua zirkulua istea izango da, 3 puntuak lortuta dakarren dinamika onari jarraipena emanda.

Egun bizitzen ari garen denboraldi konplexu honetan dinamika txarrei buelta ematea bereziki kostatzen ari den horretan horitxoak lanean ongi eta bai jokoan bai emaitzetan aurrera pausua egin dute, denboraldiak hartuko duen norantza erabakitzear dagoen unean.

Partidu gogorra eta zaila izango dute aurrean dudarik gabe. Lauburu sailkapeneko bigarren postuan dago eta helburu bezala aste honetan etxean galdu gabe mantentzea izango dute. Bajak izan ala ez exigentzia altuko norgehiagoka izango da eta derbi batek dituen osagai guztiak izango ditu ziur: tentsioa, defensa, intentsitatea... ohi bezala detaile txikietan erabakitzen den partidua izango da.

Hiru puntuak nahi dituzte ikastolakoek eta helburu horrekin doaz Ibarra-ra. Ilusioz eta gogoz derbia eskuratu eta, lehen faseari amaiera on bat egiteko lehen pausua ematea.

Dena da posible.


No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]