Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Taldeak osatzeko izen-emate epea irekita

ADI!! 🚨🚨 Laskorain Kirol Elkarteak datorren denboraldirako taldeak osatzeko izen-emate epea ireki du.

1992-an sortu zen elkartea, eta bere historian zehar besteak beste nesken senior taldea, kadete mailako taldea, eta gizonezko senior, jubenil, kadete, infantil taldeak izan ditu, maila ezberdinetan.

Senior lehen taldea, azken urteetan Nazional 2B mailan aritu da (estatu mailako hirugarren txapelketa), mailako talderik gazteenarekin. Aurretik hainbat urtetan Nazional 3. mailako txapeldun izan da eta 2B aritu zen denboraldi batez.

Gure elkartearen oinarri garrantzitsuenetako bat, harrobiko jokalariekin aritzea da. Ilusiorik handiena gurekin hazi eta hezi diren jokalariak senior taldeetara iristea da.

Horregatik, adin ezberdinetan taldeak egituratu eta eskura ditugun baliabide guztiak erabiliz, Laskorain Kirol Elkarteak adin ezberdinetako gazteei Areto Futbolean aritzeko aukera luzatu nahi die.

Izena emateko:
✍️ labur.eus/laskorainke22
✉️ laskorainke@gmail.com

📱 @laskorainke 

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]