Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Deialdi berria areto futbolean aritu nahi duten neskentzat



Laskorain Kirol Elkarteak datorren denboraldirako harrobiko taldeak osatzeko izen-emate epea irekia du. Orain emakumeei ere luzatzen zaie aukera.

Laskorain Kirol Elkarteak aurtengo izen-emate kanpaina berriaren barruan nesken talde nagusian parte hartu nahi dutenei zuzendutako deialdia egiten du. 
 
Gogoratu aurretik infantil, kadete, jubenil eta senior (23 urtetik behera) mailetako taldeetarako izen-ematea zabalik zegoela.
 
Beraz, maila horietan areto futbolean jokatu nahi duen orok, eskualdeko talde honetan aritzeko aukera izango du.

Horretarako, izena eman nahi dutenek, Labur.eus/laskorainke22 web-orriko galdetegia bete edo laskorainke@gmail.com helbidera mezua idatzi behar dute.

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]