Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Pausoz pauso aurrera goaz

 Laskorainek bere bigarren jarraipena lortu zuen atzo Usabalen, bigarrena jarraian etxean, Gora Bilbao 5-4 markagailuarekin mendean hartuta. Bukaeran markagailua estutu bazen ere, bigarren zati oso ona egin zuten etxekoek. 0-2 ko bati buelta eman eta 5-2 ipini baitziren markagailuan.


Bada, gaizki hasi zen norgehiagoka etxekoentzat. Baloiaren jabetza izan arren lehen minutuetan jokoan sartzea kostatu zitzaion etxeko taldeari eta zalantzazko minutu horiek garesti ordaindu zituen Laskorainek. Lehen zatiaren bostgarren minutuan iritsi zen bizkaitarren gola eta, urduritasuna nagusi, handik bi minutura Cuadrado eta Iosu elkar ulertu ez zuten zoritxarreko jokaldian bigarrena sartu zuten.


Laskoraini partidua kontra jarri arren ez zituen besoak jeitsi. Bere etxean lekua hartu eta partiduaren agintea hartzeko hautua egin zuen. Segituan sartuko zuen lehenengoa Kattak, zortzigarren minutuan. Hamaikagarrenean aldiz, Paulek sartuko zuen bere hegaletik ihes eginda.




Berdinketa eta horitxoen kontrolpean jokoa. Asierrek lehenik eta Gabak langara bidalitako baloiak etorriko zenaren aurrekaria izango ziren. Bizkaitarrek hutsartea eskatu zuten partidua aldatu nahian. Atsedenaldira binako markagailuarekin iritsiko ziren.


Bigarren zatiaren hasierari indartsu ekin zioten bilbotarrek, Aitorrek urrundu zuen gol aukera. Hortik aurrera horitxoen joko eta aukera-festa etorriko zen. Arra eta Katta-k aukerak izan zituzten golak egiteko lehen lau minutuetan. Etxeko taldeak behin eta berriz berreskuratzen zuen baloia eta laugarren minutuan gola egin zuen Lukak Gabaren jaurtiketaren ostean jasotako baloiari esker.


Markagailuan aurretik eta nagusi ikusi zuen bere burua Laskorainek eta gol gehiago egiteko baliatu zuen hori. Gabak egin zuen 4 eta 2-koa etxekoen minutu hoberenak konfirmatuz. Gora Bilbao ez zen gai atzetik jokatuz ateratzeko eta 7 minutu faltan hutsartea eskatu behar izan zuen. Atezain jokalaria ateratzeko hautua egin zuten segidan.


Etxekoak defentsan tinko, hainbat aukera izan zituzten gola egiteko balioa lapurtu ostean baina Gaba, Urko zein Cuadradok ez zuten asmatu urrutitik. Juaristik asmatuko zuen bostgarrena egiteko hiru minutu faltan. Aukerarik izan zuten kanpotarren baina argirik ez azken minutura arte.


Ondo defendatu ez zen jokaldi batean eta zorigaiztoko jokaldi batean etorri ziren bi golak. 5-4 eta azken segunduetan merezi izan ez zuen sufrimentua. Amaieran, garaipena 5 eta 4.


Hiru puntu gehiago sailkapenean goruntza egin eta sinisten jarraitzeko. Lan gogorra aurretik egiteke baina gogoz eta ilusioz. 


Hasierako bostekoa: Iosu(A), Beñat, Gaba, Paul, Katta. Aitor(A), Urko, Cuadrado, Manso, Juaristi, Arra, Mujika eta Lukak ere parte hartu zuten. 

Argazkia: Agerremedia.com


No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]