Pasa den larunbatean Laskorainek denboraldiko 6. partidua jokatu zuen Usabal Kiroldegian, Bilbo taldearen aurka. Aurkaria ez zen
batere erraza, azken hiru urteetan norgehiagoka hauek beti berdinketan amaitu
izan direlarik.
Talde horitxoak bazekien partidu borobila egin
behar zuela partidua aurrera atera ahal izateko. Atzean sendo hasi zen Aitorren
taldea, zonakako defentsa ezarriaz zelai erdian. Bilbotarrak ez zeuden gustora
kantxan, ez zituzten aukera garbiak sortzen eta baloi mordoa galtzen zuten.
Lehen minutuetan ez ziren aukera garbiak egon, 7. minutuan etxekoen lehen gola
iritsi zen arte. Justin Bieberren jarraitzaile sutsua den Juaristik,
urruneko jaurtiketa bat egin eta Bilboko jokalari bati ikutu ostean baloia
sarera sartu zen markagailuan 1-0koa ezarriz.
Gola sartu ondoren, etxeko taldeak sendo jarraitzen
zuen atzean, eta kanpoko taldeak soilik urruneko jaurtiketak egiten zituen, Aratz
atezainak bikain gelditzen zituelarik. Halako batean, talde horitxoaren
defentsa on baten ondorioz, baloia lapurtu eta Jonikok 2-0koa ezarri
zuen markagailuan 13. minutuan area ertzetik errematatutako baloi batekin.
Bigarren zatian, gidoia ez zen aldatu, Bilbok ez
zuen lortzen Aitorrek planteatutako defentsa apurtzea. Etxeko taldeak pare bat aukera
garbi izan zituen baina ez zuen lortu markagailua aldatzea. Bilbotarrek
jaurtiketak egiten jarraitzen zuten, baina Ikerrek maisutasunez
gelditzen zituen. Kanpoko taldearen kontraeraso batean iritsi zen 2-1koa,
Bilboko jokalari batek bigarren zutoinean bakarrik errematatu ostean.
Gol honek partiduaren tentsioa areagotu zuen, baina
etxeko taldeak atzean indartsu jarraitzen zuen, eta bigarren zatiko 14.
minutuan, 2x1ko jokaldi batean 3-1koa ezarri zuen Aranburuk
markagailuan, taldeari lasaitasun puntu bat emanaz. Partida amaitzeko 5 minutu
gelditzen zirenean, Bilbok atezain jokalaria atera zuen, eta 18. minutuan,
zoritxarreko jokaldi baten ondorioz kanpoko taldeak aldea murriztu zuen 3-2koa
ezarriz. Azken bi minutuetan tentsio handia egon zen, baina kanpoko taldeak ez
zuen lortu gola egitea.
Azpimarratzekoa talde osoaren tentsioa eta
kontzentrazioa norgehiagoka osoan zehar. Hiru puntu garrantzitsu horitxoentzat,
lehen postuetan ibiliko den arerio garrantzitsu bat sailkapenean 4 puntura
utziaz.
Larunbatean, Usabalen; Aratz, Katta, Etxebe,
Aranburu eta Vazquez- haserako bostekoa-, Iker, Beñat, Manso,
Gil, Arkaitz, Juaristi eta Joniko jokalariak, Aitor
entrenatzailea eta Javi delegatua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario