Laskorain
jubenil nazionalak denboraldiko aurreneko 3 puntuak lortu zituen Usabalen ospe haundiko Xota Navarra taldearen aurka. Partidua
intentsitate haundiarekin hasi zuen etxeko taldeak garaipenaren bila, hainbat
aukera sortzen. Hamargarren minutu inguruan Lasa kapitain salamiak bigarren zutoinean bukatu zuen taldekideen
arteko konbinazio bikain bat. Taldea aurreneko aldiz aurretik jartzen zen liga
honetan.
Denbora aurrera
zihoan eta horitxoek partiduaren kontrola zutela zirudien. Horietako batean, botikinetik
beti gertu dabilen Beñatek, defentsa
alde batera utzi zuen finta ikusgarri baten bitartez eta oraingoan ere bigarren
zutoinean lasaitasun ikaragarriarekin jarri zuen 2-0ekoa. Taldea sendo zebilen,
baina talde naparrak lehen mailako taldearen harrobia dela erakutsi zuen, bi
zartadez berdintasuna ipiniz partidan atsedenaldira iritsi baino 20 segundu
lehenago. Defentsan oraindik lan asko dagoela egiteko frogatzen zuen taldeak,
18 minututan irabazitako abantaila alferrik galtzen baitzuten.
Taldea burumakur joan
zen aldageletara, Urruxo
entrenatzaileak taldea taktikoki zuzendu behar zuen, nahiz eta horitxoak
aurreneko partidan baina txukunago ibili.
Bestalde, Jon Kortajasek argi
zuen partida irabazi egin behar zela, eta horretarako energÃa behar zela
komentatzen zuen. Mirestekoa benetan taldearekiko duen konpromezua, beti
izerditzen dabil taldekidei ezer ez faltatzeko.
Bigarren zatiari ondo
ekin zion Laskorainek. Beñatek berriz ere bigarren zutoinean abantaila eman
zion taldeari bosgarren minutuan. Ondoren, Juan
Doggyk sekulako jaurtiketa atera zuen “folha seca” erara. Atezaina oraindik
baloiaren bila dabilela komentatu digute kiroldegitik.
Partida berriz aldeko
zen horitxoentzat, baina Xotak 4-3koa egin zuen 3 puntuak garesti egongo zirela
jakinarazten. Hori dela eta, Lasa
kapitainak argi zuen garaipena ezin zela Tolosatik
joan, bestela taldeko afaria arriskuan ikusten baitzuen. Edango zuen
garagardoan pentsatzen, Lasak izugarrizko jaurtiketa atera zuen 15 metro
ingurutik, 5-3koa ipiniz.
Partida menpean
zegoela zirudien, baina hauetako batean gutxi batzuk ikusi zuten penalti-bikoitz
baten ondorioz 5-4koa ipini zuen Xotak markagailuan. Talde naparrak atezain jokalaria atera zuen
baina ez zuten lortu horitxoen defentsa gogorra gainditzea.
Bukatzeko, Martin Lakunza harakinaren debuta ere
aipagarri. Jokalariak partida ondoren egindako adierazpenetan: “oso pozik nago
debutarekin, nahiz eta oso urduri egon naizen. Egun bikaina izanda, garaipena
eta harakinaren alabarekin ospatu dut ondoren, beti egon baita nire ondoan”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario