Galdakaoko Lagun Onak taldearen aurka indarrak neurtzea egokitu zitzaion talde
tolosarrari azaroko lehen igandean. Azken bi asteetako porrotak zirela eta,
hiru puntuak lortzea zen tolosarren helburu bakarra eta sufrituta izan bazen
ere, azkenean helburua lortu zen.
Beste behin talde horitxoa kantxa osoko presioarekin kantxaratu zen.
Aurreneko minutuetan ez zen aukera garbirik egon baino 5. minutuan, aste
honetan Behobiako kaleetatik Mo
Farah izan nahi duen Eñautek
partidako lehen gola lortu zuen area barruan egindako jaurtiketa bati esker.
Lehen gol honen ondoren bi ateetan aukerak egon ziren eta baloia ondo
mugitutako jokaldi batean etxeko taldeak markagailua berdintzea lortu zuen.
Hala ere, baloia erditik atera bezain pronto, Arkaitzek bakarkako jokaldi batean horitxoen bigarren gola lortu
zuen urrutiko jaurtiketa ikusgarri batekin. Lehen zatiak ildo beretik jarraitu
zuen eta Beñatek atsedenaldira iritsiko zen 1-3ko markagailua jarri zuen.
Bigarren zatia ederki hasi zen Aitorren
taldearentzat, Mattinek 1-4ekoa
lortu baitzuen korner ingurutik egindako jaurtiketa batekin. Gol honekin
bazirudien garaipena erraz lortuko zuela kanpoko taldeak baino bigarren
zutoinera sartutako bi baloiei esker, 3-4ko markagailu estua jartzea lortu zuen
etxeko taldeak. Minutuak pasa ahala inork ez zuen lortu markagailua mugitzea
eta azken minutuan etxeko taldeak atezain jokalaria atera zuen baino ez zuen
lortu golik egitea eta beraz, 3-4 markagailuarekin amaitu zen partida.
Igandean Galdakaon Aitor entrenatzailea, Javi delegatua, Aratz,
Beñat, Tortitas, Gil, Joniko –haserako bostekoa-, Manso,
Juaristi, Mattin, Eñaut eta Arkaitz
izan ziren.
No hay comentarios:
Publicar un comentario