Pasa
den igandean tolosarrak Gallartara
abiatu ziren goizeko lehenengo eguzki izpiekin batera, beraien helburu bakarra
3 puntuak eskuratzera izanik. Talde gogorra izan zuten aurrean eta esku hutsik
egin zuten bueltako bidaia.
Aitor prestatzaileak norgehiagokaren hasieratik, kantxa guztian presioa egitea
erabaki zuen, eta bere saria azkar eskuratu zuten laskoraindarrek, Juaristik lehenengoa egin baitzuen,
partidua hasi eta 25 segundo igaro ondoren.
Meatzari taldekoen aukerak, Aratz
atezain horitxoa eta defentsa sendo batekin topatzen ziren behin eta berriz. Laskorain 5. faltara segituan iritsi
zen eta horrek lehenengo zatiaren azkeneko 5 minutuak baldintzatu zizkion,
azkenik 6. faltara iritsi arte. Gallartakoak ez zuten huts egin 10 metrotako
jaurtiketan eta berdinketaren gola egin zuten. Atsedenaldira iristeko gutxi
falta zela, horitxoen baloi galera bat aprobetxatuz bigarren gola egitea lortu
zuen Meatzarik markagailua irauliaz.
Planteamendu
berdinarekin atera ziren bi taldeak kantxara bigarren zatian eta aukera
ezberdinak sortu ostean Vazquezek
bigarrena lortu zuen tolosarrentzat, taldeko jokaldi polit baten ostean. Bi
taldeek aukera ugari izan zituzten beraien markagailuan gola ezartzeko baina
Meatzari taldekoak izan ziren 7 minutu falta zirela gola lortu zutenak.
Aitorren
mutilen txanda zen, atezain-jokalariaren taktika erabiltzea izan zen erabakia,
eta talde guztiaren lan bikain baten ondoren Jonikok 3-3koa ezarri zuen markagailuan. Laskorainek ia gola
ospatzeko denborarik izan gabe, Meatzari taldekoak 4 eta 3koa egin zuten faltaz,
norgehiagoka amaitzeko hiru minuturen faltan.
Berriz
ere atezain-jokalaria atera zuten horitxoek, baina etxekoek ondo estututako
jokaldi batean, 5-3ko gola etorri zen zoritxarreko jokaldi batetan. Azkenik Mattinek 5-4koa igo zuen markagailura
jokaldi nahasi batean 10 segundu faltan, baina denbora gabe geratu zen
Laskorain taldea.
Igandean Gallartan, Aitor
prestatzailea, Javi delegatua,
Aratz, Beñat, Juaristi, Vazquez, Tortitas- haserako bostekoa- Etxebe, Joniko, Gil, Manso, Mattin, Xabat eta Zuhaitz izan ziren.
No hay comentarios:
Publicar un comentario