Azken bi asteetan lortutako garaipenei jarraipena emateko intentzioarekin
abiatu zen Ikastolako taldea pasa den larunbatean Durangora, Sasikoa
taldeari zor zion bisitan. 5-10eko markagailuarekin eta zakuan hiru puntu
gehiagorekin egin zuen bueltako bidaia talde horitxoak.
Partidua ezin hobeto hasi zen Laskorainentzat,
izan ere, Aitor entrenatzaileak partiduko
atarikoan diseinatu zuen haserako jokaldia ezin hobeto marraztu zuen Etxebe ingeniariak eta 6 segundo
besterik ez zituen behar izan arratsaldeko lehenengo gola markagailura
igotzeko. Ez zuen asko iraun pozak talde horitxoan eta hurrengo kolpea, Sasikoak
eman zuen 1-1ekoa ipiniz. Hala ere, Vazkezek
segituan baieztatu zuen bere arratsaldea izango zela, 2 gol segidan egin
eta lasaitasuna emanaz ikastolako
taldeari.
Atsedenaldira bitartean, aukerak sortuz jarraitu zuen Ikastolako taldeak.
Horrela, Tolosako ostalaritzan aski
ezaguna den Kattak, aurtengo
denboraldian estreinekoz gola lortu baitzuen. Ondoren, Etxebek, 1-5ekoa igo zuen,
atsedenaldira iritsiz.
Bigarren zatiko hasiera ez zen lehenengoaren ildo beretik hasi eta horrela,
Laskorainen erlaxazioak Durangoko taldea berpiztea erdietsi zuen, 3 minututan
4-5eko markagailu arriskutsua ipiniz. Baina, frontoiko atzeko koadroetan
erakusten duen sendotasunaz eta kantxan duen tenpleaz, Balerdik atea zulatzea lortu zuen. Segidan, Vazkezek 3 goleko
abantaila eman zion Ikastolako taldeari.
Partiduak erabakitzen diren minutuetan sartu eta etxeko taldeak
atezain-jokalaria ipini zuen kantxan. Bizkaitarrek, aldea murriztea lortu
zuten, baina Laskoraingoak ez zeuden garaipena alde egiten uzteko prest eta
Etxebek birritan eta Vazkezek, amaierako 5-10ekoa ipini zuten, biek 4 golekin
amaitu zutelarik partidua.
Larunbatean, Durangon; Zuhaitz, Balerdi, Etxebe, Juaristi, Vazkez –haserako bostekoa- Iker, Katta, Mattin, Gil, Manso eta Xabat jokalariak, Javi
delegatua eta Aitor entrenatzailea izan ziren protagonista.
No hay comentarios:
Publicar un comentario