Aurreko
astean Goierri taldeari irabaztetik
zetorren Bilboren aurka jokatzea egokitu zitzaion Laskoraini. Bizkaitarrentzat garaipena
beharrezkoa zen lidertzara hurbiltzeko, eta nahiz eta ia partidu guztian
aurretik joan, talde horitxoaren azken minutuetako lan onak berdinketarekin
utzi zuen azken markagailua.
Gogor hasi
zuten norgehiagoka bilbotarrek, lehen minutuetan nagusi izan ziren ohiko duten
beraien presioko defentsarekin. Lehen minutuetan hainbat abagune izan zituzten
baina Aratzek egindako lan onak
ezerezean utzi zituen. Minutuak pasa ahala, Laskorain bere tokia aurkitzen joan
zen eta bere lehen aukerak sortu zituen. Hala ere, horitxoen atezainari
pitatutako bost segundu eztabaidagarri batetik etorritako falta jaurtiketa
batetan, 1-0ekoa sartzea lortu zuen talde bizkaitarrak. Atsedenaldira iristeko
gutxi falta zela, baloia ondo mugitutako jokaldi batetan 2-0 gola sartu zuten
bilbotarrek, partidua maldan gora jarriaz tolosarrei.
Bigarren zatia
desberdin hasi zen, etxekoek fisikoki behera egin zuten eta hau baliatuz talde
horitxoak gora egin zuen. Baina nahiz eta baloiaren jabe izan, ez zuten abagune
garbirik sortzen. Gainera, kantxa erdian lapurtutako baloi batekin Bilbok
3-0ekoa egitea lortu zuen. Denbora aurrera zihoan, eta Laskorain ez zen gai min
handirik egiteko defentsan eroso zegoen Bilbo sendo bati. Hau kontutan hartuta,
Aitor entrenatzaileak atezain
jokalaria ateratzeko erabakia hartu zuen 6 minutu faltan. Joko ona eginaz aukerak
sortzen hasi zen talde horitxoa, langara bidali zuten baloia bi bider aldiz,
baina ez zuten lortzen lehen gola egitea.
Azkenean,
atezain jokalariari etekina aterata 3-1koa sartu zuen Jonikok bigarren zutoinean Beñat
Balerdik egindako pase on bat
bultzatuaz. 4 minutu geratzen ziren oraindik eta urduritasuna nabaritu zen
etxeko taldean. Baloia berehala galtzen zuten hauek, eta horretaz baliatuz,
beste jokaldi on batetan taldeak baloia aldenik alde bikain mugituaz Etxebek 3-2koa sartu zuen bigarren zutoinean Jonikok emandako pase bat
sareratuaz.
Hortik
gutxira, aurreko golaren jokaldi antzeko batekin Etxebek berdinketaren gola
sartu zuen, oraingo honetan Zumetak
egindako pase on bat aprobetxatuaz. Minutu bakarra geratzen zen partidua
amaitzeko, eta nahiz eta Bilbo taldea atezain jokalariarekin saiatu, horitxoen
defentsa onak ezerezean utzi zituen saiakera hauek, meritu handiko 3-3ko azken
markagailua lortuaz.
Puntu
baliotsu bat lortu izanaren sentsazioarekin bueltatu ziren Tolosara Aitor eta Javi prestatzaileak, Aratz, Beñat, Gil, Lakun eta Joniko -haserako bostekoa- Murgi, Manso, Etxebe, Arkaitz, Zumeta eta Vazquez.
Oinarrizko
taldeen emaitzetan aipatu Kadeteen partida, hasi eta 7. minuturako, bertan
behera gelditu zela kantxa bustita zegoelako:
Lurraldeko 2. Maila: Makax 25 Urte 1 – 4 Laskorain
Nazional ohorezko mailako jubenila: Laskorain
6 – 7 Castro Urdiales
Lurraldeko jubenila: Laskorain
1 – 5 Mondrate
Lurraldeko kadetea: Inter Intxaurrondo 1 – 0 Laskorain (bertan behera)
No hay comentarios:
Publicar un comentario