Irteera zaila zen igandekoa Aitorren taldearentzat, izan ere aurten igo berri den Meatzari Petronor taldearen aurka
jokatzen zuten beti ere zaila den Gallartako
futbol zelaian. Partida bakarra galduta ziren atzo (igandea) arte bizkaitarrak,
baina izerdia aterata hiru puntuak ekarri zituzten Tolosara.
Argi zuten jokalariek partida horretan hiru puntu baino
gehiago jokatzen zirela eta horregatik oso kontzentratuta atera zen hasieratik Laskorain. Defentsa sendo batetik
abiatuaz lehen aukerak sortzen hasi ziren eta horietako kontra eraso batetan Asier Etxeberriak lortu zuen partidako lehen gola. Baina minutu gutxi
batzuk beranduago berdinketa egitea lortu zuen Meatzari taldeak atsedena baino
lehen.
Berdinketak ez zien balio laskoraindarri eta horregatik
gogotsu atera ziren bigarren zatian, nahiz eta ez ziren oso fin ibili lehen
minutuetan. Hala eta guztiz ere, aukerak izaten jarraitu zituzten eta kontra
eraso batean etxeko taldeko atezainak txartel gorria ikusi eta zelaia utzi
behar izan zuen. Hortaz, lau hiruren aurka lortu zuten Zumetaren eskutik 1-2 ezartzea markagailuan. Lanean jarraitu ostean
bi goletako errenta lortu zuten Beñat
Balerdiren eskutik.
Hiru puntuak etxera eramango zituztelakoan, Meatzarik
atezain jokalaria atera zuen azken minutuetan berriz ere partidan sartzeko
asmoarekin. Laskoraingo jokalariek defentsa zorrotza egin eta aukerak egin
arren ez zuten atearekin asmatzen. Honela jokaldi batetan 2-3ko azken
markagailua ezarri zuten bizkaitarrek. Laskorain taldea, garaipen honekin, lehen
postuan mantentzen da bigarrenetik lau puntutara.
Kalderero ondorengo egunean etxeko lanak ondo eginda utzi
zituzten Javi delegatuak, Aitor eta Javi entrenatzaileak eta Iker, Vazquez, Manso, Gil, Balerdi, Lakun, Zumeta, Murgi, Etxebe,
Joniko, Mendi eta Josuk.
Oinarriko taldeei begiratu bat emanda, esan Nazional
Ohorezko Jubenil mailako derbia izan genuela, Laskorain eta Ibarrako Lauburu
taldeen artean. Kaldererotako ajeari etekin haundiagoa atera zioten bizilagunek
Usabalen igande eguerdian jokatutako partidan. Emaitza guztiak hemen:
Lurraldeko 2. Maila: Laskorain 2
– 2 Gure Txokoa
Nazional ohorezko mailako jubenila: Laskorain
4 – 12 Lauburu Ibarra
Lurraldeko jubenila: Laskorain 2
– 9 Zarautz “B”
Lurraldeko kadetea: Goierri “A” 0 – 6 Laskorain
No hay comentarios:
Publicar un comentario