Aurreko astean Bilbon lortutako berdinketa ona egiteko asmoz kantxaratu ziren
jokalari horitxoak igande goizean Usabalera.
Aurrean, Elorrioko talde indartsua
zuten, orain arte Laskorain menpean
hartzeko gai izan den talde bakarra ligan.
Norgehiagokak hasiera bikaina eduki zuen, izan ere
etxeko taldea partidan oso sartuta hasi zen, baloia edukiz eta aukerak sortuz. Horrela,
8. minutuan Etxebe “Aitatxok”
gidaturiko kontraeraso batean asistentzia bikaina eman zion Joniko “Bitxayua”-ri, honek partiduko
lehen gola egin zezan. Elorrioko taldea ez zen bat ere gustura aurkitzen
partidan baina bere jokalarien kalitatea agerian utziz, markagailua berdintzea
lortu zuten atsedenaldirako 7 minutu gelditzen zirenean, jokaldi nahasi baten
ostean.
Hala ere, Aitor
Garciaren jokalariek ez zuten
partiduaren erritmoa jeisteko asmorik eta Gil
kapitainak lapurtutako baloi baten ondoren, "Salamankako Lucifer" Andonik baloia sare barruan utzi zuen
berriro ere markagailuan aurrea hartuz.
Etxeko taldeak lanean jarraitzen zuen gogor eta aukera garbiak sortu
zituen, hala nola Andonik huts egindako doble-penalti bat. Hala eta guztiz ere,
atsedenaldirako 4 minutu gelditzen zirenean Joseba Gilek etxekoen hirugarren
gola egitea lortu zuen talde jokaldi baten ondoren.
Bigarrengo zatia lehenengoa bezalaxe hasi zen,
Laskorainek zuen baloia eta eurentzat ziren aukera garbienak. Horrela,
kontraeraso azkar batean Vazkez
“Oviedotarra”-k amaiera paregabea eman zion jokaldiari urruneko jaurtiketa
batekin. Bukatzeko, 10 minuturen faltan, Andonik etxeko taldearen bostgarren
gola lortu zuen, behingoz amaiera lasai batez gozatu ahal izateko. Elorrioko
taldeak atezain-jokalaria egitea erabaki zuen azken minutuetan eta horrela
bigarren gola lortu zuen markagailua 5-2 utziz.
Azkenik, aipatzekoa da talde guztiaren lana eta
konpromezua, denak helburu baten bila doazenaren seinale izan baitzen igandeko
partida. Aipatzekoa ere bi atezainen partida bikaina.
Igandean Usabalen -Aratz, Gil, Etxebe, Andoni eta Vazkez- Iker,
Beñat, Josu, Xabat, Joniko, Manso eta Murgi jokalariak. Javi delegatua
eta, Javi eta Aitor entrenatzaileak.
Oinarriko taldeen emaitzetan denetik egon da:
Lurraldeko 2. Maila: Laskorain 7 - 0 Egintza
Nazional ohorezko mailako
jubenila: Xota 6 - 3 Laskorain
Lurraldeko jubenila: Larramendi
Ikastetxea 12 - 4 Laskorain
Lurraldeko kadetea: Laskorain 3 – 3 Erain
No hay comentarios:
Publicar un comentario