Bigarren itzuliari
hasiera emateko partida gogorra egokitu zitzaion Laskoraini, sailkapen taula erdian kokatzen den Ostadar Carpinteria Antonio talde lasartearraren aurka. Azken urte hauetan
hainbeste izerdi bota-arazi dizkiona, batez ere, Lasarteko kiroldegian.
Partida
gogor bati ekiteko prest atera ziren Aitor “Ancelotti”-ren mutilak, baina lasartearrak izango ziren
lehenengo aukerak sortu zituztenak, Iker
atezain gaztearen atea zulatu asmoz. Aldiz, Mansok, talde jokaldi on bati, ezin hobeto eman zion amaiera
markagailuan 0-1ekoa ipiniz.
Hala ere,
Laskoraingo mutilek bazekiten lanean gogor jarraitu behar zutela, intentsitate
bera edo gehiago ezarriz, gainantzean, partida oso luzea suertatuko bait
zitzaien.
Modu
honetara, atsedenaldira iritsi baino lehen, etxekoak urrutiko jaurtiketa baten
ondorioz, Laskorain jokalari zein atezaina ustegabean harrapatu zituzten eta
(1-1) -ekoa jarri zuten markagailuan.
Bigarren zatian
ere partidak oso berdindua jarraitzen zuen. Horitxoek zuten baloiaren jabetza
baina lasartearrak oso ondo burutzen zituzten kontraerasoak.
Baina bizi
dugun denboraldian, zein aurrekoan, maila bikaina azaltzen ari den Zumetak, bakarkako jokaldi eder baten
ostean 1-2koa jarri zuen. Dena den, etxekoek ez zuten etsi eta korner baten
ondorioz lehia binako emaitzarekin ezartzen zuten.
Minutu gutxi
geratzen ziren norgehiagoka amaitzeko eta oraingo honetan, Etxeberen jokaldi on baten ondorioz Eñaut izan zen Lasartekoen atea zulatu zuena. Honek armailetan
zeuden famili eta neska-lagunari irri eginaz ospatu zuen gol garrantzitsua.
2-3koak
agintzen zuen markagailuan eta aurkariak atezain jokalaria ateratzea erabaki bazuen
ere, berriro Zumetak zapuztu zituen beraien asmoak, hauen atezain jokalaria
lurrean utziz eta beste behin ere ezin hobeto bukatuz jokaldia. Honela, norgehiagoka
2-4ko emaitzarekin amaitu zen, nahiz eta, oraindik Jonikok etxekoen ateko zutoina birritan kolpatu.
Horitxoak, aspaldiko
partez, Lasartetik oso pozik bueltatu ziren Tolosara, partida gogor bati
garaipen berri batekin erantzunaz.
Bertako
protagonistak hauek izan ziren: Aitor “Ancelotti” eta Javi ”Lotina” entrenatzaileak, Javi
delegatua, Iker, Beñat, Josu, Etxebe eta Eñaut -haserako bostekoa- Xabat, Murgi, Manso, Lakun, Zumeta eta Joniko jokalariak.
Oinarrizko
taldeen emaitzak erreparatuz, aipatu lurraldeko jubenilek ezik, denek multxoko
liderraren aurka jokatu zutela. Kadeteek, orain arte galdu gabe zegoen Zarautzi
emandako jipoia, eta jubeniletan, nahiz eta porrot argiak jasan, erakutsitako
jarrera ona azpimarratzekoak izan ziren. Filialak ere, amore eman behar izan
zuen Mondrate boteretsuaren aurka.
Lurraldeko 2. Maila: Laskorain
0 – 5 Mondrate
Nazional ohorezko
mailako jubenila: Laskorain 1 – 8 Ribera
de Navarra
Lurraldeko jubenila: Laskorain
2 – 6 Samaniego Orixe “A”
Lurraldeko kadetea: Laskorain 6
– 1 Zarautz
No hay comentarios:
Publicar un comentario