Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Bi aurpegi oso ezberdin erakutsi ostean, ezin punturik ekarri

Beste behin atearen aurrean ez asmatzeak eta defentsan buruturiko akatsen ondorioz, 3 puntuek ihes egin zuten. 

Partida hastapenean aurkaria menderatzen hasi ginen, gabaren eskutik beraien atea mehatxatuz. Sorturiko aukerak ez zuten ordea atea aurkitzen, baina defentsatzen sendo jardun genuen, aukarien lehen jaurtiketa partida hasi eta 12 minutu igaro ondoren iritsi baitzen. Atsedenaldirako 8 minutu falta zirela, gabak buruturiko banakako jokaldi baten ondoren, markagailuan 0-1 koa ipini zuten Tolosarrek, eta 2 minutu ondoren bigarren zutoinean baloia aurkitu eta 0-2 koa ipini zuen, honela abantaila eskuratuz. Horitxoen minutu itzelak izan ziren, aurkariaren atea etengabe mehatxatuz. Honek konfidantza eman ordez intentsitatean galerak sortu zituen eta 3 minututan gaizki defendatutako 3 jokaldiren ondorioz,  Burgosekoek markagailuari buelta ematea lortu zuten, 3-2 ko emaitzarekin atsedenaldira joanez.



Bigarren zatiari dagokionean, taldeak lehengo 17 mintuetan emandako itxura emateko asmoarekin ekin zion. Hala ere, jokoaren lehen 20 segunduetan galdutako baloi baten ondorioz, 4-2 koa etorri zen, aurkariari arnasa emanez. Golpe gogorra izan zen, bigarren zatiari hasiera emateko, non, 2 minutu ondoren defentsako akats baten ondorioz, 5-2 koa igo zen markagailura. Honen ondorioz, Tolosarren animoak beherakada nabarmena izan zuen, non,  jokalarien intentsiatean nabaria zen. Markagailua beste itxura bat emateko, Arrak bigarren zutoineara iritsi zitzaion balio baten ondorioz, 5-3 ko ipini zuen. Beste jardunaldi baten ondoren atezain jokalariak ez du bere fruitua eman...

Argazkia: Correo de Burgos

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]