Burgoseko taldearen aurka burututako partida tristea izan zen, 2-5 eko emaitzarekin amaitu zena. Aurkariek beraien kantxan defenditzen hasi zuten partida, baloia lapurtu eta kontraerasora irteteko helburuarekin. Horitxoek ez zuten irtenbide egokirik aurkitzen eta Burgosekoek arrisku handia sorrarazten zuten Iosuren ate aurrean. Zelai erdian ostutako baloi horietako baten ondorioz, Iosu gailendu eta 0-1 ekoa ipintzea lortu zuten markagailuan. Hala eta guztiz ere, horitxoen jokaldi on bat zela medio, Juaristiren eskutik erantzun zuten. Lehen zatia amaitzeko 3 minuturen faltan ordea, oker defenditutako jokaldi baten ondorioz, aurkariek markagailuan aurretik jartzeko aukera baliatu zuten.
Bigarren zatian, aurkariek markagailua alde zutelarik, beraien kantxan itxaroteko hautua egin zuten, kontraerasoen aukeraz baliatuz. Penalti argi bat izan zela medio, Beñat Balderdik berdinketa lortu zuen, honela horitxoei indarra eta animoak emanez. Hala eta guztiz ere, zoritxarreko jokaldi baten ondorioz, aurkariek markagailuan aurreratzeko aukera baliatu zuten, horrela Narciso Pavoren mutilak burumakur utziz. Egoerari buelta emateko denbora eta irtenbiderik gabe, markagailuko aldea handitzeko aprobetxatu zuten Burgoseko 3 zenbakiaren jokaldi itzel baten ondorioz. Emaitza honen aurrean, Narcisoren mutilek 5 eko jokoaren aldeko apustua egin zuten, baina ez zuten asmatu (zintzilik dagoen ikasgaia), jokaldi horietako batean baloia ostu eta 2-5 eko azken emaitza ipiniz. Ideiarik gabeko partida, non, hobetzeko asko dagoen.
Hasierako bostekoa: Iosu (P), Juaristi, Luka, Paul eta Arra. Varela (P), Beñat B, Urko, Cuadrado, Sagas eta Kattak ere jolastu zuten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario