Pasa den larunbatean eman
zion hasiera Laskorain taldeak
2015-2016 denboraldiari Billabonako Egintza taldearen aurka Usabal
kiroldegian. Lehendabiziko partidua izanik, nabariak ziren hasierako urduritasunak,
baina, helburua argi eta garbi zuen taldeak, urtea behar bezala hasteko
garaipena ezinbestekoa zen.
Ez zen partidu ikusgarria
izan joko aldetik, baina garaipena lortu zen horitxoen kasta eta gogoari esker.
Argi dago hainbat aspektu hobetu beharko dituela taldeak lehengo urteko
dinamika berreskuratzeko.
Partiduaren hastapenetan, Federazioko
arduradunek, 2014/2015 txapelketako garailea izan zen Laskoraini, Txapeldunaren
garaikurra eman zioten. Talde guztiaren izenean, Joseba Gil kapitainak jaso zuen ongi merezitako saria.
Joseba Gil kapitainak jaso zuen Txapeldunaren garaikurra (Arg: Maiorga) |
Partiduari hasiera ezin hobea
eman zion taldeak, jokaldi azkar batean Lakunek
baloia sareratzea lortu baitzuen. Jokaldi batzuren ondoren Egintzako jokalarien
akatsen ondorioz, epaileek lagapena adierazi zuten. Kantauri itsasoarekin
nahikoa ez eta Estatu Batuetako kosta arakatzen ibili den Aitor entrenatzaileak prestatutako estrategia jokaldia bikain
aplikatuz, Etxebek, Billabona
herriarekin ezkutuko sekretuak dituenak,
gola sartu zuen bi eta hutsekoa ezarriz.
Egintzak aldea murriztea
lortu zuen arren 2-1koarekin, jokaldi batzuren buruan Jonikok bi goleko aldea ezarri zuen markagailura horitxoen
hirugarren gola igoz. Pozak ez zuen asko iraun, Egintzak berriro aldea murriztu
baitzuen, 3-2. Hala ere, atsedenaldira joateko segundoak falta zirenean,
aurreko urteetan eskolapioetako kaiolan jokatzen aritzen zen Jon Aranburuk 4-2koa ezarri zuen bere
debuteko gola sartuz.
Bigarren zatia ez zen batere
ondo hasi. Taldea kontzentrazio faltarekin hasi zen eta egoera aprobetxatuz
Egintzak partidua berdintzea lortu zuen, 4-4. Jokalariei urduritasunak eta
larritasunak, defentsan zein erasoan zenbait erabaki oker hartzera bultzatu zieten.
Partiduko minutu erabakigarrienak ziren eta tentsio handia nabari zen 2
taldeetan. Horrela, Egintzako jokalari batek bigarren txartel horia ikusi eta
aldageletarako bidea hartu zuen taldea jokalari bat gutxiagorekin utziz. Egoera hori aprobetxatuz, Hulk bera baina
indartsuagoa den Balerdik
maisutasunez baloia ate barrura sartzea lortu zuen. Partidua amaitzear zela, penalti bidez,
bigarren bat sartzeko astia izan zuen, markagailuan bukaerako 6-4ekoa ezarriz.
Iazko taldeko ordezkariak ere gehitu ziren argazkira (Arg: Maiorga) |
Usabalen, denboraldiko
lehenbiziko 3 puntuak poltsikoratu zituzten, Aratz, Balerdi, Etxebe, Manso,
Joniko – haserako bostekoa- Lakun,
Aranburu, Vazquez, Katta eta Zuhaitz jokalariak eta Aitor eta Javi delegatua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario