Aurreko partidan Goierri taldearen aurka berdinketa lortzetik zetorren San Jorge Santurtziren aurka
jokatzea egokitu zitzaion Laskoraini.
Lidergoan jarraitzeko hiru puntuen bila atera ziren Aitorren mutilak.
Azken bi partidatan gertatu bezela, Laskorain
taldeak nahiko lokartuta hasi zuen partida eta konturatzerako atzetik zen
markagailuan. Zesio baten ondoren San Jorgek Laskorainen atea zulatzea lortu
zuen. Partidua maldan gora jarri zitzaion Laskoraini baino sareraketa horren
ondorioz esnatzen hasi ziren. Talde guztiaren jokaldi eder baten ondorioz, Andonik arratsaldeko lehen gola
sareratzea lortu zuen markagailuan berdinketa ipiniz. Laskorainek ez zituen
besoak jetsi eta minutu gutxira Etxebek
jaurtiketa bikain baten ostean 2-1ekoa jarri zuen markagailuan.
Hala ere, Santurtziko taldea presio handirik gabe
zetorren liderraren aurka jokatzera eta, zelai erdian lapurtutako baloi baten
ondorioz, berdinketa lortu zuen, beraientzat arratsaldeko 2. gola eskuratuz.
Atsedenaldira iristeko 3 bat minutu geratzen zirenean, Lakunek berdinketa hautsi zuen (3-2).
Atsedenalditik bueltan, Laskorain zen partiduaren
jabe eta aukera garbienak horitxoen alde ziren. Laskorainek jokaldi nahasi
baten ondorioz, eta Andonik ateazainari “pikadita” bat egin ostean, lasaitasunaren
gola lortu zuen 4-2koarekin. Baino lasaitasunak gutxi iraungo zuen
horitxoentzat. Taldearen 2 hutsen ondorioz San Jorgeko mutilek berdinketa lortu
zuten (4-4).
Partidua amaitzeko 10 minutu geratzen ziren eta
lanean buru belarri jarraitzea tokatzen zen. Laskorainek zituen partidako
jokaldi arriskutsu guztiak eta horietako batean Beñatek taldearen arratsaldeko 5. gola sareratzea lortu zuen.
San jorge Santurtzi partiduaren bila atera zen
atezain jokalaria erabilita. Defentsa on baten ondorioz lasaitasunaren gola
etorri zen horitxoentzat. Presio bikain baten ondorioz, Gil kapitanak baloia lapurtu eta, seigarren eta arratsaldeko azken
gola ipini zuen (6-4)
Larunbata arratsaldean Usabalen Iker, Beñat,
Gil, Lakun, Andoni –haserako bostekoa-, Murgi,
Etxebe, Josu, Manso, Arkaitz eta Eñaut jokalariak, Javi delegatua, Aitor eta Javi
entrenatzaileak lortu zuten garaipen garrantzitsu hau.
Amaitzeko, oinarriko taldeen emaitzak:
Lurraldeko 2. maila: Laskorain (atsedena)
Nazional
ohorezko mailako jubenilak: Laskorain
(atsedena)
Lurraldeko jubenila: Zaldibia- Laskorain (bertan behera)
Lurraldeko
kadetea: Laskorain 7-2 Goierri k.e B
No hay comentarios:
Publicar un comentario