Hirugarren
Mailako lehenbiziko bi postuetan aurkitzen diren bi taldeen arteko lehia bizi
ahal izan genuen pasa den ostegunean Tolosako
Usabal Kiroldegian. Greba egin zela
eta, atzeratutako jardunaldia jokatu zuten bi taldeek, Laskorainek 7 puntutako errenta mantentzeko esperantzarekin eta Goierrik ordea, ligako taulan, 4
puntutara gerturatzeko asmoarekin.
Norgehiagoka ez
zen oso ondo hasi etxeko taldearentzat, 0-1ekoa egin baitzuen Goierri taldeak
haserako minutuetan. Errespetu handiz jolasten ari ziren bi taldeak, bata bestearen
ate aurrean aukera ezberdinak galduz baina urte guztian ederki jolasten ari den
Zumeta Iruña tabernako erregeak, berdinketa lortu zuen etxeko
taldearentzat. Lehengo zatia horrela bukatu zen.
Bigarren zatia
hasi eta berehala Goierriko taldeak bi gol sareratzea lortu zituen 1-3koa
markagailuan jarriaz, baina Laskorainek ez zituen besoak jeitsi eta Lakun eta Etxeberen medioz berdinketa egitea lortu zuten.
Norgehiagoka une
garrantzitsuenera iritsi zen, bi taldeek asko zuten jokoan eta ez zuten nola hala
galdu nahi, eta horrela 4 minutu falta zirela berriz ere Goierriko taldeak
aurrea hartu zuen markagailuan, sekulako kolpea etxeko taldearentzat.
Laskorainek, urte askotan zehar bereiztu dion
kasta hori atera behar zuen eta atezain-jokalariarekin irten zen. Aukera asko
galdu ostean, 36 segundu faltan, Zumetaren pase bat jaso ondoren Jonikok laugarren eta partidako azken
gola lortu zuen.
Ostegunean, Usabal Kiroldegian, garrantzizko
puntua lortu zuten; Javi delegatuak,
Aitor entrenatzaileak, Aratz, Gil, Lakun, Etxebe eta Zumeta-haserako bostekoa- Iker, Arkaitz, Murgi, Beñat, Xabat, Manso eta Joniko
jokalariek.
No hay comentarios:
Publicar un comentario