Lehenengo itzulia amaitzeko partida ezin zailagoa egokitu zitzaion Laskorain taldeari, sailkapenean
aurreneko bi postuetan eta puntu berdinekin zeuden bi taldeen arteko
norgehiagoka baitzen.
Partida erritmo biziarekin hasi zen eta etxeko taldea aurreratu zen
markagailuan area kanpotik egindako jaurtiketa batekin. Aitorren taldea berdinketaren bila hasi zen eta Joniko eta Andonik egindako jokaldi eder batean, Andonik banakoa lortu zuen.
Berdinketak ez zion asko iraun kanpoko taldeari, Sasikoak taldean egindako jokaldi eder baten ondoren 2-1ekoa lortu
baitzuen.
Berriz ere Aitorren taldea erasoan hasi zen eta honela iritsi zen Eñauten gola Etxebek ate aurrean bakarrik utzi ondoren. Lehenengo zatia amaitzen
ari zela etxeko taldea berriz aurreratu zen, zoritxarreko jokaldi batean
Laskorainek bere atean sartu baitzuen gola baina baloia zelai erditik atera
bezain laster, atsedenaldira iritsiko zen 3-3koa lortu zuen Etxebek jaurtiketa
indartsu batekin.
Bigarren zatia oso ezberdina izan zen aurrenekoarekin alderatuz, horitxoak
erabat nagusitu ziren. Etxebek sareratutako falta jaurtiketa eder baten
ondorioz lehenengo aldiz aurreratzea lortu zuen Laskorainek. Markagailuan aldea
handitu nahi zuen Aitorren taldeak eta baita lortu ere Jonikoren gol baten
ondorioz 3-5ekoa jarriz markagailuan. Partidak aurrera jarraitu zuen inongo
aldaketarik gabe eta etxeko taldeak atezain jokalaria atera zuen partidako
azken minutuetan. Etxeko taldearen lehen erasoak ondo defenditu ondoren,
partida itxiko zuen 3-6koa lortu zuen Salamancako
lurrak gustoko dituen Andonik.
Partidan Aitor entrenatzailea eta Javi
delegatua, Aratz, Beñat, Etxebe, Andoni eta Eñaut
–haserako bostekoa- Iker, Xabat, Murgi, Manso, Joniko eta
Josu ordezkoak izan ziren.
Oinarrizko
taldeei dagokionez, sendo jarraitzen du kadete mailako taldeak, Zarautz
liderraren bisitaren zain eta gora beherak nagusi dira beste bi taldeetan:
Lurraldeko
2. Maila: Laskorain 3 – 4 Gamon Aker
Nazional
ohorezko mailako jubenila: Atsedena
Lurraldeko
jubenila: Goierri 10 – 4 Laskorain
Lurraldeko kadetea:
Arantzazuko Ama 2 – 7 Laskorain
No hay comentarios:
Publicar un comentario