Azken denboraldietan mamu beltza bilakatu den Intxaurrondoko Inter taldearen bisita jaso zuen larunbat arratsaldean Usabalen Laskorain taldeak. Arerio gogorrari eta taldeak dituen jokalari lesionatuekin aurre egin behar izan zion partiduari puntu baliotsu bat lortuz.
Partidua Interren
baloi jabetzarekin hasi zen, Laskorainen zonakako defentsa gainditzeko espreski
diseinatutako eraso posizional bat jorratuaz. Tolosarrak ordea, ondo kokatuta
zeuden beraien kontraeraso aukera noiz iritsiko zain. Minutuak pasa ahala
partiduaren erritmoa jaitsi egin zen eta errespetua nagusi zen kantxan.
Horrela, presiotik gaizki ateratako jokaldi batean donostiarrek arratsaldeko
lehen gola egin zuten. Aurreko urteetan ez bezala, taldearen animoa ez zen
jaitsi eta lanean jarraitu zuten berdinketaren bila, Jonikok asmatu zuelarik bigarren zutoinean jasotako pase baten
ondorioz.
Atsedenalditik
bueltan, Aitorren taldeak argi zuen
20 minutu luzez borrokatu beharko zuela jokoan zeuden 3 puntuak etxean
geratzeko. Ikastolakoak aukerak pilatzen hasi ziren pixkana, baina, punteria
faltak batzuetan eta kanpoko atezainaren geldiketa onen ondorioz besteetan, ez
zuten asmatzen markagailua mugitzen. Arratsaldeko minutu onenak ziren
etxekoentzat, baina, askotan pasatzen den bezala, kanpoko taldeak falta bat
baliatuaz eta kontraeraso batean, bere aldea handitzea lortu zuen 1-3ko
arriskutsu bat ipiniaz.
Berriro ere
atzetik zen taldea eta lanerako buzoa jartzeko garaia zen, aurten inoiz baino
hobeto lehiatzen ikasi duen taldea dela frogatuaz. Horrela, larunbatean
kapitainaren besokoa zeraman Jonikok aldea murriztea lortu zuen taldearen
animorako. Ez zuen asko iraun pozak, izan ere, 10 metroetatik egindako jaurtiketa
baten ondorioz Intxaurrondokoek 2-4ko emaitza kezkagarria lortu zuten.
Bi aldiz pentsatu
gabe, Aitorrek atezain-jokalaria ipini zuen eta ezin hobeto atera zitzaion
apustua. Izan ere, bi jokalditan eta Lakunen
bina goli esker, partidua berdintzea lortu baitzuen, astean zehar egindako
lanak eta pizarrak bere fruituak ematen dituela frogatuaz. Minutu eta erdi
geratzen zen eta atezain-jokalariak emandako errendimendua ikusirik,
partiduaren bila joateko agindua eman zuen entrenatzaile tolosarrak baina
markagailua bere horretan geratuko zen.
Puntu bat zakuan
eta lider bezala bisitatuko du aste honetan orain arteko liderra eta bigarren
sailkatua den Durangoko Sasikoa. Larunbatean Usabalen izan
ziren, Iker, Beñat, Etxebe, Lakun, Joniko –haserako bostekoa-, Katta, Mendi, Zumeta, Xabat, Manso eta Eñaut jokalariak,
Aitor eta Javi entrenatzaileak eta Javi delegatua.
Bestalde,
oinarriko taldeen artean, Nazional jubenilek atseden dute hilaren 24arte eta
gainontzekoek arerio gogorren aurka aritu behar izan dute pasa den asteburuan
emaitzetan erreparatu daitekeenez:
Lurraldeko 2. Maila: Samaniego
Orixe 4 – 2 Laskorain
Nazional ohorezko mailako
jubenila: Atsedena
Lurraldeko jubenila: Laskorain 3 – 3 Zaldibia
Lurraldeko kadetea: Laskorain 2 – 3 Arizmendi
No hay comentarios:
Publicar un comentario