Aurreko
jardunaldian Tolosala taldeari
irabazi eta gero Santurtzi bidaiatzera
egokitu zitzaion Laskoraini.
Garaipena lortzea garrantzitsua zen sailkapeneko lehenengo postuetan
jarraitzeko, eta taldeak ez zuen hutsik egin, partidu zail baten ondoren hiru puntuak
etxera ekarrita.
Aipatu beharra dago ere, jubeniletako atezaina den
Laiotzek lehenengo taldearekin
debuta egin zuela.
Partidua oso ondo hasi zuten horitxoek, baloia ondo
mugituz aukera argiak izan zituzten, baina Santurtzikoak izan ziren lehenak
gola sartzen, kontraeraso baten ostean horitxoen atea zulatu ostean.
Laskorainek ez zuen burua jeitsi eta segituan sartu zuen berdinketaren gola Mansoren eskutik, honek area barnean Gilen pase bikain bat jaso ondoren .
Talde horitxoa partiduaren jabe egin zen eta baloia
ondo mugitzen jarraitu zuen. Horrela Jonikok Laskorainen bigarren gola lortu
zuen bigarren zutoinean, Beñatek
kanpo erdi ingurutik egin zion pase bikain baten ondoren.
Bigarren zatia oso ezberdin hasi zen, San Jorgekoek intentsitatea igo eta
partiduaren jabe egin ziren. Denbora aurrera zihoan eta markagailuak bere
horretan jarraitzen zuen. Zortzi minuturen faltan ordea, binakoa egin zuten etxekoek. Horitxoei erreakzionatzeko
denborarik eman gabe etxekoak markagailuan aurretik jarri ziren minutu bat
beranduago.
Aitor
entrenatzaileak segituan atezain jokalaria ateratzeko erabakia hartu zuen.
Honela, taldeak baloia bikain mugitutako jokaldi batean, Zumetak berdinketaren gola egin zuen. Atezain jokalariarekin jolasteak bere
emaitzak eman zituela ikusita, jarraitzeko erabakia hartu zuen Ancelottik, eta beste jokaldi on
batetan, Beñatek emandako beste pase zoragarri batekin Zumeta jaunak bere bigarren eta taldearen
laugarren gola egitea lortu zuen horitxoak aurretik jarriaz.
Bi minutu falta ziren eta oraingoan santurtziarrak
izan ziren atezain jokalaria atera zutenak, baina defentsa on baten ondoren,
Gilek baloia lapurtu eta bere zelaitik sartu zuen gola. Nahiz eta etxekoek
atezain jokalariarekin jarraitu, 3-5eko emaitzarekin bukatu zen partida. Hiru
puntuak lortuta, Javi delegatuak
ekarri zuen merienda ederra jan eta itzuliko autobusa hartu zuten horitxoek.
Larunbat arratsaldean Santurtzin, Javi delegatua ,
Aitor entrenatzailea, Laiotz, Balerdi, Gil, Manso, Etxebe, Lakun, Mendi, Joniko, Zumeta eta Vazquez izan ziren protagonistak.
Bestalde, oinarriko taldeei dagokienez, hauek izan
dira emaitzak:
Lurraldeko 2. Maila: Laskorain
(Atsedena)
Nazional
Ohorezko Mailako Jubenila: Laskorain
4-2 Goierri
Lurraldeko
Jubenila: Mondrate 9-3 Laskorain
Lurraldeko
Kadetea: Laskorain 15-2 Aloña Mendi
No hay comentarios:
Publicar un comentario