Azken
jardunaldiko porrota berehalakoan ahazteko intentzioarekin kantxaratu ziren
ikastolakoak larunbat arratsaldean Usabalen
jokatutako derbian. Parean, aski ezaguna den Eskolapioetako Tolosala taldea zuten eta derbi bat
irabazteak duen garrantzia psikologikoaz oharturik ekin zioten norgehiagokari.
Partidu hauek
duten tentsio puntuak ez zuen bi taldeen aspektu positiboenak kantxaratzen utzi
eta errespetu handiz jokatu ziren 40 minutuak. Lehen minutuetan Tolosalakoak
izan ziren baloiaren jabetza izan zutenak, baina ikastolako taldearen defentsa
ordenatuak, Aratzek defendatutako
porterira hurbiltzeko saiakera guztiak saihesten zituen.
Minutuak aurrera
zihoazten heinean, etxeko taldeak baloiaren jabetza nahi zuela ikusarazi zion
Eskolapioetako taldeari eta pixkanaka aukerak sortzen hasi zen. Horrelako
batean, Zumetak, garai bateko Real
Madrideko Raúl imitatuaz eta area barruan ukitzen duen baloi oro sareratzea
lortzen duen jokalaria dela demostratuaz, 1-0koa ipini zuen markagailuan.
Emaitza honekin aldagelaratu ziren 2 taldeak.
Nazional 3. Mailako Laskorain K.E. 2014-2015 (Arg.: Aitor Garcia) |
Bigarren zatia
hasi bezain laster eta aurten aurrera pauso bat eman nahi duen Manso jokalariak, amaiera bikaina eman
zion Joniko eta berak eginiko
jokaldi bikain bati, 2-0koa ipiniaz. Bazirudien gol honek min egingo ziola
kanpoko taldeari. Tolosalakoek, aldiz,
intentsitate puntua igo eta partiduaren bila joateko gogoa demostratuaz
etxeko taldearen minutu kaxkarrenak azaleratzeko gai izan ziren. Horrela,
presioan lapurtutako baloi bati esker, aldea murriztea lortu zutelarik.
Partidu berri bat
hasten zen etxeko taldearentzat, gola gutxi ez balitz, azken 12 minutuak 5
faltarekin defenditu behar izan zituzten, baina partiduak 40 minutu irauten
dituela eta lanean jarraitu behar zela argi zeukaten jokalariek.
Horrela, Zumetak
bandan eginiko bakarkako jokaldi bati amaiera bikaina emanez lehendabizi, eta
aurten golarekin “feeling” berezia duen Etxebek
ondoren, bere bolada onari jarraipena emanaz, aldea handitzea lortu zuten,
4-1ko markagailua jarriaz.
Lana geratzen zen
aurretik oraindik, 8 minutu luze geratzen baitziren. Tolosalako taldeak
presioan jarraitzen zuen eta presio gogor honi esker, Laskorainek area ertzean eginiko falta bati etekina ateratzea lortu
zuten 4-2koa ipiniaz.
Kanpoko taldea
atezain jokalariarekin saiatu zen azken minutuetan baina ez zuten lortu
sareratzerik, Aitorren taldeak orden
handiz defenditutako minutuei esker. Defentsan lapurtutako baloi bati esker,
Zumetak bere hirugarren gola lortu zuen 5-2ko azken emaitza utziaz.
Larunbatean
Usabalen, Aratz, Gil, Etxebe, Mendi, Joniko –haserako bostekoa-, Balerdi, Lakun, Xabat, Manso, Murgi, Zumeta eta Josu jokalariak , Javi
delegatua, Aitor eta Javi
entrenatzaileak izan ziren. Lerro hauetatik animoak Josuri, beroketan
txorkatila bihurritu eta taldearekin ezin izango da aritu bi astez.
Oinarriko taldeei
dagokienez, ohitura bihurtzen ari den bezela, kadeteek soilik atera zuten heuren
partidua aurrera. Emaitza guztiak:
Lurraldeko 2. Maila: Laskorain
2-3 Ataun Troskaeta
Nazional Ohorezko Mailako Jubenila: Cerverano 9-1 Laskorain
Lurraldeko Jubenila: Laskorain
2–3 Inter Intxaurrondo (11 minutu faltan bertan behera, argi faltagatik)
Lurraldeko Kadetea: Erain 4-6 Laskorain
No hay comentarios:
Publicar un comentario