Sailkapeneko
beheko postuetan zegoen Lagun Onak talderaren aurka jokatzea egokitu
zitzaion Laskoraini oraingoan. Bigarren postuan zegoen jardunaldi hasieran
talde horitxoa eta lehen postuetan mantentzeko horrelako partiduetan hutsik ez
egitearen ideiarekin kantxaratu ziren. Bigarren zatian eginiko lan onaren ondorioz 8-4ko
emaitzarekin gailendu ziren tolosarrak.
Ezin hobeto
hasi zen partidua etxeko taldearentzat, lehen minutuetan, Eñautekin egindako jokaldi batean Etxebek arratsaldeko lehen gola egitea lortu baitzuen. Erraz
irabaziko ote zuten sentsazioa zabaldu bazen ere Usabalera urbildu zirenen artean, konturatzerako bizkaitarrek
markagailua irauli zuten horitxoen bi akats nabarmen aprobetxatuaz.
Markagailuan
atzetik ikustean Laskorainek intentsitatea igo zuen eta, honetaz baliatuz, golak
zilipurdiak egiten baina trebeagoa den Jonikok, berdinketaren gola sartu zuen aurkariaren
akats baten ondoren jaurtiketa batekin baloia sareratuta.
Atsedenaldira
iritsi aurretik hiru gol gehiago ikusi ziren, horietatik lehenengoa galdakaoztarrentzat
izan zen, denbora gutxira Mansok partidua hiruna berdindu zuen berriz
ere urrutitik egindako jaurtiketa batekin, eta amaitzeko gutxi falta zenean
beste akats bat baliatuaz kanpotarrek beraien laugarrena egin zuten lehen zati
amaieran 3-4ko emaitza utziaz.
Atsedenaldia ongi etorri zitzaien horitxoei eta
bigarren zatia hasi eta berehala baloiaren jabe egin ziren. Aukerak maiz
sortzen ziren eta horietako batean, Jonikok bere bigarren gola egin zuen Beñaten pase on bat sareratuta. Laskorainek
lanean jarraitu zuen garaipena emango zion golaren bila, eta kosta egin zen
arren, Zumetak hegalean egindako
jokaldi bikain baten ostean Etxebek aurretik jarri zuen Aitorren taldea bigarren zutoinean baloia bultzatuta.
Denbora gutxira, area inguruan eginiko falta batean
Arkaitzek, bere lagun den Jazz-ek
inspiratuta, sekulako jaurtiketa bat eginda 6-4koa igo zuen markagailura ateko
armiarma sareak garbituaz. Azken bi golak arratsaldeko protagonista bilakatu
zen Jonikok egin zituen, bere denboraldiko partidarik hoberena
"poker" batekin borobilduaz. Zazpigarren gola aldaratze bat
orpoarekin maisutasun handiarekin errematatuaz iritsi zen eta zortzigarrena
Iker atezainak emandako pase bikain bat jaurtiketa batekin amaituta.
Beraz, 8-4ko emaitza 2014ko Usabalgo azken partiduan.
Aipatu Gil kapitainak min hartu
zuela partidoa hasi eta berehala. Lesio hau denbora gutxirako izango denaren
esperantzarekin erretiratu ziren Aitor eta Javi
entrenatzaileak, Javi delegatua,
Iker, Gil, Etxebe, Xabat eta Eñaut -hasierako
bostekoa-, Beñat, Manso, Arkaitz, Lakun,
Joniko eta Zumeta ordezkoak.
Oinarriko taldeei dagokienez, hauexek beraien emaitzak:
Lurraldeko 2. Maila: Laskorain
3-2 Power Rangers 1896
Nazional Ohorezko Mailako Jubenila: Eskoriatza 7-2 Laskorain
Lurraldeko Jubenila: Laskorain
14–4 Larramendi Ikastetxea
Lurraldeko Kadetea: Goierri “B” 2-3 Laskorain
No hay comentarios:
Publicar un comentario