Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Erronka polita ikastolakoentzat

 Erronka polita Laskorainentzat larunbat honetan Txurdinaga Kiroldegian. Otxartabe liderra bisitatuko dute teorian batere erreza izango ez den partidua horitxoentzat.

Bada, aurreko urtean bertan garaipena lortzeko gai izan ziren partidu borobil batean. Aurten egoera zeharo ezberdina da, baina azken garaipenak emandako indarra eta azken asteetan egindako lan onari jarraipena eman nahi diote jokalari zein teknikariek.




Zentzu horretan mintzatu da Mikel Juaristi: "Otxartabe kalitate handiko taldea dela badakigu eta erronka zaila izango da. Bere jokalari hoberena lesionaturik dute baina Mauro guretzat aski ezaguna den jokalaria fitxatu berri dute. Ez da erraza izango baina aurreko urtean irabaztea lortu genuen han eta aurten azken asteetako lan ona baliatu nahi dugu horretarako"


Etorkizunari begira ere baikor azaldu da: "Bigarren garaipena jarraian izango litzateke eta horrek indarra emango liguke eta sailkapen-taula piskat aztoratuko luke. Garaipenaren bila goaz."

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]