Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Askotariko lehena izan dadila (5-1)

Castroren aurkako partidua lehiatuaren fruituak nabari dira, bertatik lortu baikenuen denboraldiko lehen garaipena, 5-1 emaitzaz, nahiz eta amaiera goibela izan zen, kanpoko taldeko 4 jokalari kanporatuak izan baitziren.


Argazkia: Cogafs

Partida bi taldeen goi presioarekin hasi zen, etengabe aurkariaren atea bilatu nahian.  Etxekoek hainbat abisu eman genituen, Kattaren eta Juaristiren eskutik. Lehen zatia hutsean amaituko zela zirudienean, Paulek larputuriko baloi baten ondorioz, maisutasunez 1-0 koa ipini zuen markagailuan. Atsedenaldira aurretik joan ahal izateko.


Bestalde, bigarren zatia Castroren presio gogorrarekin hasi zen, horitxoak une estuetan ipiniz. Hala eta guztiz ere, estrategia jokaldi bat zela medio, Kattak abantaila handitzea lortu zuen. Markagailuko 2-0 koaren aurrean, aurkariek presioa gogortu zuten, baina faktore horretaz baliatu ziren Tolosarrak, Gabak 3-0 ekoa lortu baitzuen. Kantabriarrek atezain jokalariaren aldeko apostua egin zuten, nolabait markagailuko aldea leuntzeko, baina Tolosarrak egonkor zebiltzan, defentsiboki minutu ederrak aurrera emanez, honela penalti bikoitz baten ondorioz, Kattak 4-1 ekoa ipini zuen. Partida amaitzear zegoela zirudienean, Gabak osturiko baloi baten ondorioz, azken 5-1 ekoa ipini zuen markagailuan

Amaieran, momentu itsusiak bizitu ziren eta kanpoko taldeak lau kanporaturekin amaitu zuen norgehiagoka.

Partida ona, genekarren dinamika aldatu eta geratzen diren partidei positiboki aurre egiteko.


Hasierako bostekoa:  Iosu (P), Juaristi, Gaba, Paul eta Katta. Varela, Beñat B, Luka, Cuadrado, Mugika eta Urkok ere jolastu zuten.

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]