Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Ezin punturik lortu liderraren etxean (1-0)

Porrot gogorra 1-0 eko emaitzarekin liderraren etxean momentu guztian aurka egin eta gero. Non etxekoek aukerarik argienak eduki arren, horitxoek ez zioten partiduari aurpegia galdu.


Talde bizkaitarra partidua kantxako hiru laurdenetan itxaroten hasi zen presio altua egitearen beldurrez. Horitxoak eroso sentitzen ziren presio horrekin eta aukerak bi taldeentzat izan ziren intentsitate handiko lehen zatian . Fisikoki ondo mantendu ziren Narcisoren mutilak eta bizkaitarren kantxan eginiko presio altuak emaitzak ematen zituen, kasu honetan, baloiaren jabetza. Lehen zatia 0-0 emaitzarekin amaitu zen nahiz eta bitako edozeinek markagailuan aurreratzeko aukerak izan zituen.





Bigarren zatiko joera antzekoa izan zen. Zati honetan aldiz, etxeko taldeak aukera garbiagoak izan zituen baloia zutoinera bi aldiz bidaliz eta aukera oso onak hutsaraziz. Horitxoek fisikoki behera egin zuten eta gogaikarria izan ohi den presio altua egin ezinik jardun zuten. Horrek azken minutuetan eragina izan zuen aspektu fisikoan bereziki. Partida bukatzeko 9 minutu faltan, Juni-k etxeko taldea aurreratzea lortu zuen falta jaurtiketaz, hesiaren artetik baloia pasaraziz. Bosteko jokoarekin saiatu arren berdinketa ezin izan zen iritsi. Porrot gogorra liderraren etxean. 


Hasierako bostekoa: Varela (A), Juaristi, Gaba, Manso eta Katta. Ondoren jokatu zuten jokalariak: Narvarte (A), Cuadrado, Paul, Urko, Asier eta Arra.

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]