2014-11-17

Laskorainen denboraldiko lehen porrota Elorriko Buskantza taldearen aurka (4-2)

Elorriora bidaiatu zuten igandean Laskoraineko jokalariek ligako 6. jardunaldiari aurre egiteko prest. Urteko bidai zailenetariko bat zela argi zuten Aitor Garcia “Ancelotti”-ren gazteek, nahiz eta dinamika desberdina zekarren talde baten aurka aritu. Izan ere, tolosarrek ez zuten porrota ezagutzen lehen 5 jardunaldietan eta Elorrioko taldeak, berriz, 8 puntu eskuratu zituen 15etik.
Gauzak ez ziren oso ondo hasi Laskorainentzat, izan ere lehen gola 4. minutuan iritsi baitzen etxeko taldearentzat, kontraeraso azkar bat bikain bukatuaz. Hala ere, talde horitxoa ez zen behera etorri eta markagailuari buelta ematea lortu zuen 5 minututan. Lehenbizi, Josebak bandan eginiko jokaldi eder bati amaiera eman zion Etxebek eta ondoren Joseba bera izan zen jokaldia amaitu zuena bere beste jokaldi baten ondoren. Zoritxarrez, Elorrioko taldeak berdinketa lortu zuen atsedenaldirako 4 minutu gelditzen zirenenan eta horrela erretiratu ziren protagonistak.
Bigarrengo zatiari gogotsu ekin zioten etxekoek eta markagailuan aurrea hartzea lortu zuten, kanpotarren intentsitate maila baxuaz baliatuz. Ondorengo minutuetan Aitorren jokalariak saiatu ziren arren, ez zituzten aukera garbiak sortu eta atezain jokalaria ateratzeko apostua egin zuen entrenatzaileak. Jokaldi nahasi baten ondoren, etxekoek baloia lapurtu zuten eta laskoraindarren atera jaurtitzean, baloiak Etxeberen eskua ukitu zuen, hauen 6. falta probokatuz. Etxekoek ez zuten aukera paregabe hori alde egiten utzi eta 4-2 azken markagailua utzi zuten.
Hala ere, talde horitxoak ez du burua jetsi behar, izan ere hurrengo astean Usabalen derbia jokatuko dute Tolosalaren aurka arratsaldeko 16:00tan. Igandean Elorrion Aratz, Joseba, Etxebe, Manso, Andoni- hasierako bostekoa- Murgi, Joniko, Iker, Josu eta Vazkez jokalariak, Javi delegatua, Javi entrenatzailea eta Aitor Garcia egon ziren.
Badirudi, azpiko taldeetatik, oraingoan ere garaipena erdietsi zuen kadete mailakoa dela goiko postuetan murgiltzeko aukera duen talde bakarra:
Lurraldeko 2. Maila: Egintza 4-3 Laskorain
Nazional Ohorezko Mailako Jubenila: Laskorain 3-6 Xota FS
Lurraldeko Jubenila: Hirukide Tolosala 11-2 Laskorain
Lurraldeko Kadetea: Laskorain 5-1 Internacional Intxaurrondo

No hay comentarios: