Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Buruan mantentzeko puntua (4-4)

Pasa den larunbat arratsean, Laskorain KE eta Bilbo FSren arteko norgehiagoka ikusi ahal izan genuen Usabal Kiroldegian. Aurtengo 3. Mailako bi talde boteretsuenetarikoen arteko lehia izango zela argi zuten bertara gerturatu ziren zaleek, eta Bikutz tabernan larunbat gaueko parrandetako gidoi bat balitz bezela, ez zuten iruzur egin.

Gauzak ez ziren oso ondo hasi etxeko taldearentzat, norgehiagoka hasi eta bi minutu pasa ostean Bilboko taldeak bere lehenengo gola egin zuen Aratzen atean areaz kanpoko jaurtiketa batekin, epaileen erabaki txar baten ondorioz.
Baina etxeko taldeak ez zuen amore eman eta Zumetak, jokaldi polit bat egin ondoren partidua berdintzea lortu zuen.
Kanpoko taldeak berriro ere aurre hartu zuen markagailuan baina Joniko eta Xabaten arteko jokaldi baten ostean Bilboko jokalari batek baloia ikutu eta sareratzea lortu zuten.
Bi taldeek aukera ugari izan zituzten beraien errenta handitzeko eta jokaldi eder bat eta gero, aitatxo Etxebe izan zen laskoraindarrentzat 3. gola lortu zuena, baina berriro ere Bilbok partidua berdindu zuen, bazirudien ez zutela amore emango hain errez. Horrela amaitu zen lehen zatia.
Bigarren zatia hasi eta 5 minutu pasa ondoren, Gil kapitainak bere arratsaldeko lehen gola sareratzea lortu zuen, oraingoan ere Bilboko jokalari baten laguntzarekin, 4 eta 3koa lortuaz.
Baina lehen aipatu gidoian, bazirudien tolosarren garaipena ez zela idatzi eta bilbotarren jokaldi polit baten ondoren, amaierako 4 eta 4ko markailua ezarri zuten Usabal kiroldegian ikusi ahal izan genuen lehian.
Puntu garratzintsua, talde garrantzitsu baten aurka.
Tolosan larunbat arratsaldean, Javi delegatua, Javi eta Aitor prestatzaileak, Aratz, Gil, Murgi, Joniko eta Etxebe-haserako bostekoa-, Xabat, Zumeta, Mendi, Josu, Lakun eta Iker izan genituen.
Bestalde, garaipenik gabeko asteburua “borobildu” dute Laskorain K.E. osatzen duten gainontzeko taldeek. Hauek dira emaitzak:
Lurraldeko 2. Maila: Laskorain 2-2 Makax
Nazional Ohorezko Mailako Jubenila: Castro Urdiales 7-5 Laskorain
Lurraldeko Jubenila: Laskorain 1–31 Egintza
Lurraldeko Kadetea: Sukia 4-2 Laskorain

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]