Durangoko Sasikoa taldearen aurka jokatzea
egokitu zitzaion larunbat arratsaldean Laskorain
taldeari. Bizkaitarrak lider postua defendatzeko asmoarekin bidaiatu zuten,
berdinketa baliotsu batekin itzuli zirelarik.
Goiko
postuetan jarraitzeko hiru puntuak beharrezkoak zirela eta, partidaren bila
joateko asmoarekin kantxaratu ziren horitxoak. Hasieratik intentsitatea eman
nahi izan zien partiduari, baina bizkaitarrek egindako defentsa onak ezerezean
utzi zituen etxeko taldearen ahaleginak, baloia Laskorainek zuen baina liderra
zen aukera garbienak sortzen zituena.
Honela,
arriskurik ez zegoela ematen zuen alboko sake batetan 0-1ekoa sartzea lortu
zuen Sasikoa taldeak. Maldan gora jarri zitzaion beste behin partidua talde
horitxoari eta ez zen gai izan erreakzionatzeko bigarren zatira arte.
Atsedenaldia
ongi etorri zitzaien Aitorren
mutilei, aldageletan egindako zuzenketek bere fruitua eman zuten, eta bigarren
zati hasieratik arriskua sortzea lortu zuen liderraren ate inguruan. Partidua
joan etorri batean bilakatu zen eta hauetako jokaldi batetan, Joniko ate aurrean geratzera zihoala
falta bat jaso eta kanpotarren jokalari bat kaleratzea lortu zuen. Honela, bi
minutuz jokalari bat gehiagorekin jokatzeko aukera izan zuen Laskorainek. Aukera
ugari huts egin zituen egoera honetan, baina bi minutuak bukatzear zeudela Murgi arkakuso atomikoak berdinketaren
gola egin zuen hamar metrotako jaurtiketa batekin.
Gol
honen ondoren ikusi ziren Laskorainen momenturik hoberenak, eta estrategiako
jokaldi batetan, Lakun kartel
pegatzaile profesionalak, urrunetik egindako jaurtiketa bortitz batekin eskuadrako
armiarma sareak kendu zituen 2-1ekoa ezarriz. Bi minutu falta ziren eta
durangotarrek atezain jokalariarekin saiatu ziren, Laskorainek ongi defendatu
zuen, baina etxekoentzat aldekoa zen alboko sake batetan baloia galdu eta ezin
hobeto egindako kontraeraso batetan bigarren gola sartzea lortu zuen talde
bisitariak, amaierako 2-2ko emaitza utziaz.
Lanean
jarraitzeko gogoarekin atera ziren Usabal
kiroldegitik Aitor eta Javi
prestatzaileak, Endika, Gil, Murgi, Lakun eta Zumeta titularrak, Iker, Alonso, Etxebe, Mendi, Manso, Josu eta Joniko jokalariak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario