Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

J01. Atarikoa. Laskorain Ikastola - Aurrera de Vitoria C.D.

Iritsi da jokalariak hainbeste desio zuten momentua, 2012/13ko txapelketa ofiziala hasten den unea hain zuzen ere. Hilabete luze baten ondoren, hiru puntuengatik lehiatuko duten estreineko partidarako prest ditugu jada Aitorren mutilak.

Hasiera hontan hankak pisutsuak eta "txispa" falta nabari ohi den arren, zalegoari lehenengo poza emateko irrikitan daude horitxoak eta horretarakoa arerio zaila izango dute parean, Gasteizko Aurrera, iaz Maila hontan hirugarren sailkatutakoa eta denboraldiko ezhusteko atsegina izan zena.

Ezhustekoa diogu, hain zuzen ere, Sasikoa azkeneko sailkatua izan ezik (bosnako bi berdinketa) multzoko arerio guztiak menderatu bai zituen partida batean behintzat. Hau da, Lauburu Ibarra eta Sestao boteretsuei irabazteko gai izan zen Hirugarren Mailan bere lehen azalpena zuen talde arabarrak.

Iaz, partiduko ia bost gol egiteko gai izan zen (149 gol 30 partidutan eta bigarren talde erasokorrena) eta, puntu gehienak etxean baliatu bazituen ere, etxetik kanpo sei garaipen lortu zituen. Beraz, kontutan hartu beharrekoak dira gasteiztarrak.

Bestalde, tolosarrak, Hirugarren Mailara bueltan, goiko postuetan ibili behar dutenaren "beharrarekin" ekingo diote Usabalgo estreinekoari. Horretarako Jon Otxoa, Mikel Alonso eta Lander Camioren bajak izango dituzte, larunbatean arratsaldeko seietan hasiko den partidan.

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]