2012-09-18

Laskorain berriro Hirugarren Mailan

Joan den 2B mailako urte gogorrean jeitsiera postuetan amaitu eta gero, aurtengo denboraldian betiko Nazional B izandako Hirugarren maila berrian jokatuko du Laskorainek bere toki naturalera behin itzulita.

Azken bi urteetan egindako Javiren lan bikainari, joan den denboraldian delegatu lanetan izandako Aitor García entrenatzaile berriak emango dio jarraipena, erronka polita izango du aurretik kalitatez beteriko argazki bat bait du bere eskuetan.
Loitzun eta Xabi Díezen bajak gertatu dira udaran eta lehen taldera zuzenean etorritako jokalaririk egon ez arren, harrobiak emango dio beste behingoz Laskoraini bere fruitua. Bigarren taldeko 5 jokalarik bete dute aurredenboraldia gainontzekoekin eta sailkapeneko postu gorenetan borrokatzeko potentziala dagoenaren sinesmen osoa dago klubean.
Ligaren hasiera datorren larunbatean, Irailak 22, izango du Laskorainek Aurrera Vitoria C.D. –ren aurka Usabalen. 

No hay comentarios: