Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Laskorainek lehendabiziko aldiz galdu zuen Usabalen baina bigarren darrai sailkapenean

Oraindik ere aurkari guztiak aho zabalik uzten dituen Usabal dotorean, Laskorainek zazpi garaipen eta berdinketa bat zeramatzan aurtengo denboraldian. Txapelketako areriorik arriskutsuenen bisita jasota jadanik, arratxa bikain honek beste astebetez jarraituko zuenaren itxaropenarekin bildu ziren joan den larunbatean jokalari eta zale horitxoak, baina oraingoan ezustekoa izan genuen albiste.

Etxekoen baja garrantzitsuak probestuaz –Javi entrenatzaileaz gain, baja izan baitziren Murgi, Telleria, Illunbe eta Elola-, Legazpiko La Bellotakoek urrearen balioa duten hiru puntu poltsikoratu zituzten, jaitsiera saihesteko lehiatzen ari diren borroka partikularrean oso premiazkoak. 1-3 izan zen azken emaitza.

Partidak ez zuen istori handiegirik izan, etxekoen etsipenerako joko dinamikak ez baitzuen inolako aldaketarik izan berrogei minututan zehar. Bi taldeak sendo agertu ziren defentsa zonalean, atezainek ederki ebatzi zituztelarik sorturiko gol aukera bakanak –bikain berriro ere Endika-, eta baloiaren jabetza ikastolakoena izan bazen ere, joko posizionalean ez zuten beste jardunaldietako etorririk izan.

Atsedenalditik bueltan Barriolak eginiko 1-0-koak ere ez zuen zoritxarrez dinamika mutaziorik sortarazi eta ligako talderik goleatzaileenak ez zuen beste golik sartuko. Legazpiarrek aldiz, alboko sake batean buruz banakoa egin zuten, jokaldi bitxia eta jada azken minutuan beste bi gol; laskoraindarrek atezain jokalaria atera baitzuten berdinketa garaipen ala porrot bategatik trukatzeko asmotan. Puntu bakarra ez zen nahikoa eta hiru puntuetarako beste biderik ez zen antzematen.

Azpimarratu bukatu aitzinetik, gorago aipaturiko bajen hutsunea estaliaz larunbatean Iturralde gazteak egin zuela debuta nazional mailan. Harrobi horitxoaren ekoizpen, filialeko golegile nagusi, mutil honek etorkizunean ibilbide oparoa izango duela agertarazi zuen, maila berriko erritmoari ederki eutsiaz eta mugimentuetan dinamismo handia duela frogatuaz. Bejondeizula Josu.

Laskoraindarren bekoki ilunak zertxobait argitu ziren dutxatik irteterakoan, Concepto liderrak 6-1 galdu eta Bilbo hirugarren sailkatuak hiruna berdindu zutela jakitean. San Blas ondorengo egun eguzkitsu arraro hauek ezinbestean ez ohiko jardunaldia ekarri digute. Usabalen Javi delegatua, Alonso entrenatzailea eta Endika, Gil, Barriola, Saldias, Iturralde –bosteko titularra-, Otxoa, Zubillaga, Txiki eta Urko jokalariak izan ziren.

Asteburu beltza izan da ezpairik gabe horitxoentzat, Aitorrek zuzentzen duen taldeak 6-5 galdu baitzuen Hernanin eta Ikerrenak 1-2 Usabalen Pinturas Etxadiren aurka.
Eski

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]