Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Laskorainek 4-1 menderatu zuen Ceramicas Nogales taldea

Astebeko geldialdiaren ondoren, garaipen berri batekin berrekin dio Laskorainek txapelketari Zarautzeko CerĂ¡micas Nogales aspaldiko ezagunaren aurka eta beste jardunaldi batez bigarren postuari eutsiko dio sailkapenean.

Ordutegiekin izandako zenbait gora-behera direla eta, 30 minutuko atzerapenarekin eman zitzaion hasiera norgehiagokari joan den larunbatean baina kontuak-kontu eta azkenean epaile bakarrarekin jokatu behar izan bazen ere, istilu eta aitzakiarik gabeko garaipen berri bat poltsikoratu du taldeak bere estatistiken taularako.

Lehen zatia nabarmenki horitxoek ezarritako legearen arabera jokatu zen, ixilunean baina larregi sufritu barik aurreratu ziren etxekoak Joniko eta Bellosoren bitartez 2-0-eko abantaila motza eskuratuaz. Beste aparteko gertaldirik gabe erretiratu ziren aldageletara bi taldeak baina erabateko lasaitasunaren helburua urrun zegoen oraindik.

Bi goletako errenta huskeria izan ohi da beti areto futbolean eta teoria zahar honen edukiaren jakitun, bigarren erdian kanpotarrek beste martxa bat sartzeko erabakia hartu zuten, horitxoen minuturik zailenak 2-1-eko golarekin iritsi ziren baina Aratz atezainak egindako geldituek kezka larriagoak ekiditea lortu zuten. Jonikok berriro areagotu zuen aldea 3-1-eko gol lasaigarriarekin eta 7 segunduren faltan Saldiasek itxiera eman zion azken emaitzari.

Akatsa litzateke Aratz atezainak egindako lan bikaina goraipatu gabe uztea, Endikaren baja garrantzitsua betetzeaz gain, bere taldearen salbatzaile bezela agertu eta neurketaren une erabakiorrenetan maila erraldoia erakutsi bait zuen. Hasi berri duen hegaldiari etorkizun itxaropentsua iragartzen zaio eta “Mikolapiz” izozkiak alde batera utziaz heldutasunez lanean jarraitzen badu, laskorainen proiektuaren zutabe garrantzitsu batean bilakatuko da.

Datorren astean berriro etxean jokatuko dute ikastolakoek La Bellota taldearen aurka, sailkapeneko postu arriskutsuetan murgildutako taldea izaki, beste oztopo zail bat izango da ezbairik gabe tolosarren bidean.

Larunbatean Usabalen Javi delegatua, Javi entrenatzailea, Aratz, Barriola, Telleria, Gil, Saldias, Belloso, Joniko, Ekhi eta Elola izan ziren garaipenaren protagonistak.

Harrobiari dagokionez, biek 2-5-eko emaitza lortu bazuten ere, Aitorrek zuzenduriko filialak etxean galdu zuen eta Ikerrenak, berriz, Zarautzen irabazi.
Gorka

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]