Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

4. Jardunaldia: Laskorain - Ortziri. Aurrekoa

Aurten estreinekoz, igande eguerdian jokatuko du Laskorainek orain arte punturik pilatu ez duen talde bakarraren aurka, Ortziri Comodon bilbotarren aurka hain zuzen.

Ohizko ordutegian ez jokatzeagatik eta arerioa mailako ahulenetakoa izanagatik ere- iaz bi partidak irabazi zitzaizkion-, konzentrazioz lepo irten beharko dute tolosarrak Usabalgo oholtzara eguerdiko 12:00-etatik aurrera ekingo zaion partidan.

Astea, entrenamenduei dagokienez, ondo joan da, gogo eta intentsitate onarekin. Hauen ondorioz, ordea, Ekhik eta Landerrek min hartuta utzi behar izan zuten asteazkeneko saioa, lehenengoari partidurako errekuperatzea ezinezkoa egingo zaiolarik. Lander, berriz, Jorgeren aginduetara izango da deialdia honela osatuz: Amatriain, Barriola, Camio, Gil, Murgi, Otxoa, Saldias, Sanz, Telleria, Telletxea, Uribe eta Zabala.

Beraz, igandean, denak Usabalera. Animatu!!!

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]