Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

3. Jardunaldia: Aurrekoa

Bigarren irteera eta bigarren derbia. Andoaingo Euskalduna bizilagunaren aurka neurtu beharko ditu indarrak Laskorainek oraingo honetan, bihar larunbata arratsaldeko zazpiak eta laurdenetatik aurrera.

Bi taldeen arteko lehiak ohikoak izan dira urteroko aurredenboraldietan- urrutira joan gabe, duela hilabete, 1-3 gailendu ziren andoaindarrak Usabalen-, baina oraingoan ligako partida ofiziala izango da, hots, hiru puntu garrantzitsu jokuan bien puntu premia kontutan hartuta.

Tolosarrak kementsu aritu dira astean zehar, egoerari lehen bai lehen itzulipurdia eman nahi diote, eta horretarako biharko partidan garaipenaren bila irtengo dira hasieratik.

Deialdian Ekhiren presentzia da berri nagusia, Jon lanarengatik joan ezin eta zerrendatik "erori" bai da. Bestalde, Mikel Sanz atezaina, besoan mina zuela utzi zuen azkeneko saioa eta azken ordurarte zalantza izango da. Deialdia: Amatriain, Barriola, Gil, Kamio, Murgi, Saldias, Sanz, Telleria, Telletxea, Uribe, Zabala eta Zubillaga.

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]