2008-02-08

Porrot mingarria Gernikan

Jakina da tolosarrek Iñauterietan mozorrotzeko duten abilezia, baina festetan ezezik, kantxan egiteko aukera ere izan zuten. Beti Arin talde zornotzarrak, talde on eta txar batek duen itxura ikusteko aukera izan zuen, lehen zatian jantzita zuen onaren mozorroa erantzi eta txarrarena jantzi zuenaren taldearena hain zuzen.

Sailkapeneko azken taldea zenari zor zion bisita ikastolako taldeak eta hasierak itxura ona zuen arren (0-1 zortzigarren segundurako eta 0-2 bigarren minuturako), bestelakoa suertatu zen amaieran 4 eta 3-ko azken emaitzarekin.

Holakoetan izan ohi denez, Iñauteriak medio, azkeneko taldea arerio eta aldeko emaitzarekin, bigarren zatian horitxoen erlaxazioa iritsi zen. Eta bai garesti patu ere.

Akatsak nagusitu ziren horitxoen artean, non nahi eta edonork egiten zituen. Konturatzerako berdinketa lortu zuen etxeko taldeak eta hori nahikoa ez bazen, hiru minuturen faltan aurretik jartzea ere.

Orduan, atezain jokalariaren errekurtsoa baliatzen saiatu ziren kanpokoak, baina ordurako alperrik zen. Ondorioa: azken sailkatuaren aurka porrota.

Batere fin ibili ez ziren Domentxe, Barriola, Gil, Saldias, Telletxea (2), Zubillaga (1), Telleria, Amatriain eta Arribillagarekin batera, etxerako bidaia luzea izan zuten Jorge Alonso entrenatzailea eta Javi delegatuak.

Azpiko taldeak ere, ezin izan zuen Makax gainditu. Azken emaitza 5-3.

No hay comentarios: