2008-02-01

Iñauteriak eta Kirola

Iñauterietan buru belarri gabiltzan honetan ezin da ahaztu aste honetan ere 3 puntu balio duen partidua jokatu beharra dutela gure mutilek.
Ostegun gizeneko ajea pasatuta eta ostiral mehean zintzo zintzo etxean geratuta honako jokalariek osatuko dute Gernikara joango den deialdia: Unai Domentxe, Mikel, Iker, Andoni, Joseba, Gorka, Unai Barriola, Ekhi, Giller eta Beñat.
Jorge entrenatzaileak hiru baja izango ditu Beti Arinen aurkako partidurako: Eneko, Joniko eta Iñigo. Lehenengoa bere eskumuturreko lesioarekin bueltaka dabilelako oraindik eta azken biak lan egin beharra dutelako.
Ea ba gure mutilak 3 puntu poltsikoratuta itzultzen diren eta Iñauteriak gustora pasatzeko parada izaten dugun.
Bigarren taldeak ere etxetik kanpora jokatuko du bere partidua bigarren itzuliari hasiera emango dion 16.n jardunaldi honetan. Makax taldea izango du aurkari.

No hay comentarios: