2008-02-08

Allerru lezotarra dator bisitari

Denboraldi hasiera bikaina zeraman Laskoraini, Lezoko Allerruk hirugarren jaurdunaldian porrota zer den erakutsi zion eta oraingoan tolosarrek odolkiak ordainetan emateko prest zelairatuko dira.

Horretarako, aurreko astean egin zituzten akatsak saiesten ahalegindu eta beraien betiko jokoa eginaz arerioa gainditzea espero dute. Bi taldeen arteko leihak oso berdintsuak suertatu ohi dira eta gainera horitxoak ezin izan dituzte behin ere tolosan lezotarrak mendean hartu.

Beraz, zalegoaren animoak eskertuko dituzten Amatriain, Arribillaga, Barriola, Domentxe, Gil, Murgi, Otxoa, Saldias, Telleria, Telletxea, Zabala eta Zubillaga deitu ditu Jorge Alonso entrenatzaileak.

Partida, bihar larunbata, arratsaldeko seiretan izango da Usabalgo Polikiroldegian. Aurretik, lauretan, filialak aurreko postuetan dabilen Zurt Taberna izango du aurkari.

No hay comentarios: