Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Beñat, Euskal Herriko selekzioarekin

Pasa den astean jokatu zen 21 urtez azpiko autonomien arteko txapelketan, Beñat Telleria laskoraindarrak hartu zuen parte Euskal Herriko selekzioarekin.

"Beltxarga", fin aritu zen sailkapeneko taldean, Melilla eta Murtziaren aurka jokatu partidetan. Lehenengoak 5-1 eta bigarrenak 5-4 menderatu zituzten, urrenez urren. Final aurrekoetan berriz, Andaluzia boteretsuaren aurka, belauna makurtzea besterik ez zitzaien geratu, azkeneko 7-2-ko emaitzak argi adierazten duen bezela.

Finala, Madril eta Andaluziako konbinatuak jokatu zuten eta, sailkapeneko taldean gertatu bezela, lehengoak gailendu ziren 4-1-eko emaitzarekin.

Golik sartu ez bazuen ere, minutu garrantzitsuak dastatzeko aukera izan zuen jokalari horitxoak, esperientzia polita eta aberasgarria ezpairik gabe.

Bestalde, lehenego B nazional mailako taldean, sailkapenean aldaketa txiki bat izan da. Elorrioko-Beti Arin partida, bostnako berdinketarekin amaitu bazen ere, kanpoko taldeko irregulartasun batek, etxekoen aldeko 6-0-eko azken emaitza ekarri du. Beraz, Elorriokok bi puntu gehiago ditu orain eta Beti Arinek, aldiz, puntu hura galdu du.

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]