Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Laskorainek 7 eta 4 irabazi zion Allerruri eta hirugarren jarraitzen du sailkapenean

Aurreko asteburuan Gernikan Beti Arinen aurka pairatu porrotarekin ihauterietako faktura garestia ordainduta, Laskorainek Lezoko Allerruren bisita jaso zuen pasa den larunbatean Usabalen. Estadistikei jaramon eginez gero, oso partida zaila zen horitxoentzat, aldez aurretik etxean sekula ez baitzuten garaitu talde lezotarra. Aurten ordea, Alonsoren mutilen maila altuko partida baten ondorioz, hiru puntuak Tolosan gelditu ziren.

Derbia uste bezain gogorra suertatu zen. Egia da, aurreko derbietako legez horitxoek areto futbol gehiago dutela frogatu zutela, lezotarrak baino hobeak direla eta honegatik bukatuko dutela beste behingoz sailkapenean aurrerago; baina hau bezain egia borobila da, lezotarren joko fisiko, zalapartatsu eta lehiakorrarekin katiatu egiten direla laskoraindarrak.

Norgehiagoka horitxoen kontrolarekin hasi zen espero bezela. Baloiaren jabetzan nagusi, iniziatiba eta jokua etxekoek ipini zuten lehen zati guztian zehar. Lezokoek estratejian eginiko estraineko golari bikain erantzun zioten gainera, Telletxeak lehendabizi eta Saldiasek ondoren berehala ipini baitzuten 2 eta 1-koa eta lehen golaren klon bat izan zen Lezotarren binakoak ez zuen zorionez ezertxo ere aldatuko neurketa.

Ikastolakoen nagusitasuna, erremediorik gabe islatuko zen markagailuan ere atsedenaren aurretik, Laskorainek dituen hiru golegile mosketeroek, Saldiasek, Telletxeak eta Barriolak gol bana sinatuko baitzuten. 5 eta 2 aldageletara, aurten bai azkenean, hiru puntuek seguru ziruditen.

Bigarren zatian ordea, eta lehen minutuetatik txiripaz irten ziren arren bizirik lezotarrak, gol aukera dezente erratu baitzituzten horitxoek, gauzak goitik behera aldatu ziren. Kontaktoan oinarritutako jokoari eskerrak, arbitroei eginiko protestek sortutako tentsioari eskerrak, piskana piskana horitxoen jokoa itzaltzen joan zen lezotarrena pizten zihoan bezalaxe. Bi gol egiteko gai ere izan ziren kanpokoak eta gezurra bazirudien ere, azken minutuetara partida erabat berdinduta iritsi zen.

Azken minutu erabakior horietan horitxoek erreakzionatu egin zuten berriro, erreakzioaren detonatzailea Lezotarren ahalegin ikaragarria alferrikako bihurtzen zuen Barriolaren 6 eta 4-koa izan zelarik. Hemendik aurrera partida berera itzuli zen, kolore horitxoa izan zuelarik berriro nagusi. Hiru minuturen faltan gainera Saldiasek zazpigarrena sartu zuen, hat-tricka osatuaz. Goraipatu Saldias pitxitxiak 18 partidatan 27 gol sartu dituela dagoeneko, eta hau bere hamabosgarren denboraldia dela aurtengoa goiko taldean. Txalotzekoa benetan kapitainarena.

40 punturekin jada Laskorainek hirugarren darrai sailkapenean eta datorren larunbatean Portugaletera bidaiatu beharko du Jarrillerosen aurka jokatzeko. Usabalen protagonista eta garaile Javi delegatua, Alonso entrenatzailea eta Arribillaga, Giller, Barriola, Telletxea, Saldias –haserako bostekoa-, Telleria, Gil, Otxoa, Murgi, Zubillaga eta Domentxe jokalariak izan ziren.

Filialak, berriz, lehenengo zatian bakarrik eutsi zion Zurt Taberna talde indartsuari eta azkenean 4-8 galdu zuen.
Eski

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]