2008-01-11

Derbiak ate joka

Zortzi egunetan bi bizilagunen aurka aritu beharko du Laskorainek, Ceramicas Nogales Astigarragako taldea eta U.Z.S. Coop. Goierri urretxuarra. Baina Jorge Alonso entrenatzaileak dioen bezela, partiduz partidu joan behar da eta aste hontako hiru puntuak dira lehenengo erronka.

Laskorainen antzera, Ceramicas Nogalesek urteak daramatza Nazional Lehen B mailan eta gazteez osatutako talde sendo bat lortu du urteak pasa ahala. Honi gainera, Elgoibar-ko Jon Cejuela eta Gorka Alkorta, eta Txema Lasa oiartzuarraren fitxaketak gehitu behar zaizkio. Kalitateko hiru jokalari, ezpairik gabe.

Ikastolakoek berriz, soberan ezagutzen dituzte astigarragakoen armak: zonakako defentsa landua, baloiaren aurrean jarrera gogorra eta kontraerasora ateratzeko aldez aurreko jarrera. Beraz, bi taldeak ezagututa, akats gutxien egiten dituenak eraman ditzake hiru puntuak.

Partida hontarako, Eneko Yustosen zalantzarekin, Jorgek ondorengo jokalariak deitu ditu: Amatriain, Arribillaga, Barriola, Domentxe, Gil, Murgi, Saldias, Telleria, Telletxea, Zabala eta Zubillaga.

Partida, bihar, arratsaldeko zortziretan izango da Astigarragako polikiroldegian. Giro polita izango delakoan bertara azaltzea animatzen zaituztet.

2 comentarios:

barrimor dijo...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
barrimor dijo...

Ondo Brolin, estreinu bikaina egin dezu blogean. Gauzak argi azalduz eta euskera maila bikaina erabiliz.

Kirol elkartea partez kooperatiba izena jarri beharko diou Laskoraini, hau da hau konpromezua jendea guztiaren aldetik, jeje.