2008-01-07

Berriro ere lehiaketara

Eguberrietako oporren ostean hemen da berriz ere lehiaketa.

Hasteko aurkari gogorra izango dute gure lehen taldeko mutilek, okerrik ezean Larunbat arratsaldean jokatuko den partidan, Astigarragako Ceramicas Nogalesi egin beharko baitiote aurre. Bi taldeak sailkapeneko goiko postuetan lehia estuan ari diren honetan partida polita espero da.

Bigarren taldeak berriz, bere joku maila eta sailkapeneko postua bat ez datozela erakusteko gogo biziz ekingo dio 2008 urteari. Horretarako sailkapenean goiko postuetan dabilen Clinica Dental Aldaz taldeari egin beharko diote aurre gure gazteek.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Animo mutilak!! Gogor Nogalesi ta sailkapeneko lehen postuan finkatzen zeaten!! Nere partez eman ostikon bat (zensura...)ri!!

Suerte!!

Gonzi