4-1 bateko emaitzarekin itzuli ziren atzo ikastolakoak Tolosara. Partiduko hainbat pasarte zituzten buruan jokalariek. Futbolaren leloetako bat
bete zen atzo, aukerak barkatu ezkero azkenean garesti ordaintzen dela. Hala
izan zen eta amaierako minutuetan merezi izan ez zuen sarraskia egin zion
etxeko taldeak.
Lehen zatiaren hasieran gogotsu eta indartsu sartu ziren
Laskoraindarrak. Presioan indartsu eta baloiak galdutzat eman gabe, etxeko
taldeari gauzak zail jarri zizkioten lehen hamar minutuetan, baina izandako
aukeretan ez zuten asmatu. Aldiz, Iosuk atepean lan gutxi izan bazuen ere,
etxeko taldeak izan zituen aukera urrietatik bat barrura bideratu zuten.
Laskorainen lehen minutuko minutu okerrenetan izan zen.
Bigarren partean
presioan oso fuerte sartu zen ikastolako taldea eta falta bitartez Beñatek
berdinketa egingo zuen. Banakoarekin aukera argi ugari izan zituzten baina ez
zuten atepean asmatu. Bigarren gola etxekoek egingo zuten eta markagailuarekin
jolasten jakin zuten. Laskorainek baloia izan eta aukerak sortzen jarraitu zuen
baina ez zuen ate aurrean asmatu. Azken bost minutuetan atezain jokalaria jarri
zuten jokoan baina ez zuten asmatu eta etxekoek errenta handiagotu zuten.
Amaieran, esan bezala, lau eta batekoarekin bueltatu ziren horitxoak etxera.
Ikusitakoari justizia egiten ez dion emaitza baina, horrelako egunak ere izaten
dira.
Hoberena sentsazioak berreskuratzen doala taldea. Orain, lanean jarraitu
behar da hainbeste geldialdi izaten ari den denboraldi honi aurre egiteko. Lana lana eta lana
hurrengo partidua prestatzeko.
Argazkia: Gora Bilbao FS
No hay comentarios:
Publicar un comentario