Azken urteetan
maila ona erakutsi duen Goierri
taldearen aurka jokatzea egokitu zitzaion Laskoraini.
Aitorren mutilek gogotsu ekin zioten
partiduari baina ezin izan zuten garaipena lortu, 1-3 gailendu baitzen Urretxuko taldea.
Bi taldeek kantxa osoko presioa planteatu zuten defendatzeko garaian, eta
honek abagune ugari egotea ekarri zuen bi ateetan. Talde horitxoa izan zen
hauetako bati probetxua atera zion lehenengoa, kantxa erdian lapurtutako baloi
bati amaiera ona emanaz Vazkezek 1-0eko
markagailua jarria zuen.
Denbora aurrera joan ahala Goierri aukera gehiago sortzen hasi zen eta
honela, minutu batean markagailua iraultzea lortu zuen. Bi golak antzekoak izan
ziren, Laskorainek erasoan galdutako bi baloi aprobetxatuz kontraeraso azkarrak
eginaz. Denbora geratzen zen oraindik lehen zatia amaitzeko, baina bi taldeek
euren defentsa gogortu zuten eta abaguneak urriagoak izan ziren, atsedenaldira
1-2ko emaitza eramanaz.
Bigarren zati hasieran partiduak ildo beretik jarraitu zuen, paretsu
jarraitzen zuen eta ez zen inor aurkariaren atea zulatzeko gai. Pixkanaka
tolosarrak baloiaren jabe egin ziren eta aukerak sortzen joan zen, baina ez zen
iritsi berdinketaren gola. Sei minutu falta zirela, Goierriko jokalari batek
bakarkako jokaldi batetan 1-3ko markagailua jartzea lortu zuen urrutitik
egindako jaurtiketa batekin bikain definituaz.
Emaitza iraultzeko asmotan Aitorrek atezain jokalaria atera zuen. Lehenengo
minutuetan ongi mugitu zuen baloia talde horitxoak Goierriko ate inguruan
arriskua sortuaz, baina sortutako aukerak ez ziren goletan bilakatu. Azken bi
minutuetan urretxuarrek defentsa ona burutu zuten, eta partidua 1-3ko
emaitzarekin amaitu zen.
Larunbat
arratsaldean Usabal kiroldegian, Javi delegatua , Aitor entrenatzailea, Zuhaitz, Beñat, Gil, Juaristi eta Vazkez -haserako bostekoa-
eta Iker, Katta, Mattin, Manso, Arkaitz, Etxebe eta Xabat jokalariak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario