Ligako txapeldun geratu
ondorengo lehen partidan, Billabonako
Egintzaren aurka indarrak neurtzea
egokitu zitzaion Laskoraini. Ez zen
arerio errazena azken sei partidak jarraian irabazita baitzetorren kanpoko
taldea.
Etxeko taldea gogotsu
kantxaratu zen partida ikustera etorri ziren zaleak gozarazteko asmoz. Eraso
arriskutsu batzuen ondoren, Gil
kapitainak arratsaldeko lehen gola lortu zuen jaurtiketa gurutzatu baten ondorioz.
Laskorainek erasoan jarraitzen zuen eta modu honetan Lakunek arratsaldeko bigarren gola egitea lortu zuen atezainari
iskin egin eta gero. Talde horitxoa gehiago bazen ere kanpoko taldeak eraso
arriskutsu batzuk egin zituen eta horietako batean aldea murriztea lortu zuen
2-1ekoa ipiniz markagailuan.
Gola jaso ondoren ez zen
kikildu etxeko taldea eta Mansok
egindako bakarkako jokaldi eder batean 3-1ekoa lortu zuen. Lehen zatia amaitzen
ari zela Balerdi sheriffak bi gol
lortu zituen ondo gidatutako bi kontraerasori amaiera emanez eta atsedenaldira
iritsiko zen 5-1eko emaitza ipiniz markagailuan.
Lehen zati ikusgarriarekin
alderatuz bigarren zatiak ez zuen lehenengo zatiaren itxurarik izan. Etxeko
taldea ez zegoen eroso kantxan eta Egintza hobeto jolasten hasi zen, eraso arriskutsuak
eginez. Nahiz eta Ikerrek horietako
asko ezerezean utzi, bi aldiz hurbiltzea lortu zuen Billabonako taldeak 5-3ko
markagailua ipiniz. Kanpoko taldeak hobeto jolasten jarraitzen zuen baino ez
zuen asmatu ate aurrean eta partida amaitzen ari zela amaierara iritsiko zen
6-3koa ipini zuen Mansok.
Larunbatean Usabalen- Aratz, Balerdi, Gil, Lakun eta Joniko
– Iker, Etxebe, Manso, Josu, Xabat, Zumeta eta Mattin jokalariak, Javi delegatua eta Aitor
entrenatzailea. Partida amaitu ostean ligaren garaipena ospatzera joan ziren
bai jokalariak baita urte osoan taldea animatzen aritu diren hainbat zale ere.
Taldeak zaletuekin gozatu nahi izan zuen eguna. (Arg: Tolosaldeko Ataria) |
Oporretatik bueltan, oinarriko taldeek ere izan
zituzten bere partidak:
Lurraldeko 2. maila: Denak Taberna 5-1 Laskorain
Nazional ohorezko mailako jubenilak: Goierri 1-1 Laskorain
Lurraldeko jubenila: Samaniego Orixe “A” 2-1 Laskorain
Lurraldeko kadetea: Arizmendi 2-2 Laskorain
No hay comentarios:
Publicar un comentario