Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Puntuen banaketa derbian

Intentsitatea gailendu zen derbia atzokoa, non, bi taldeak garaipenaren bila aritu ziren. Azken emaitza 3-3 koa izan zen. 


Partidua Laskorainen presio gogorrarekin hasi zen, egindako jokaldiekin ibarrakoen bizkarra aurkitu eta bertatik min egiteko xedea zuten. Lauburuk bestalde, baloia azkar mugitu eta Varelaren atea mehatxatzen zuen. Partidaren 3. minutuan Lukak osturiko baloiaren ondoren, dotore gailendu zen Endikaren aurrean, markagailuan 1-0 ekoa ipiniz. 


Hala eta guztiz ere, Lauburuk burua goian mantenduz bere jokoa egiten jarraitu zuen, pibotatzen zebilen Zumeta aurkitu nahiean. Konbinaketa hauetako batean, Andonik jaurtiketa gurutzatu baten bitartez banakoa lortu zuen. Lehen zatia amaitu baino lehen, Lauburuk Raaiden kanporaketa jasan zuen bigarren txartel horia zela medio, baina etxekoek ez zuten abaguneari probetxurik ateratzea lortu. 


Argazkia: ataria.eus


Bigarren zatia Lauburu nagusi zela hasi zen eta Laskorainek gorriak ikusi zituen. Bi jokaldi, ia jarrain izan zirenetan, aurretik ipintzea lortu zuten, Zumeta eta Iñigoren eskutik. 


Honen aurrean, Narciso Pavok eskaturiko hutsartean bere mutilak animatu zituen, ibarrakoen une gozoa etenez. Hutsartearen ondoren, erabat aldatu zen partida, horitxoek  behin eta berriz aurkariaren atea mehatxatzen baitzuten, Juaristi eta Lukaren eskutik, baina ez zuten asmatzen. Buruz buruko jokaldi eder batean ostean Kattak aldea murriztea lortu zuen 2-3 koa ezarriz. 


Narcisoren mutilak atezain jokalariarekin saiatu ziren berdinketa lortzen, baina ez zuen arrakasta handirik izan. 12 segundu falta zirela, Lauburuk seigarren falta egin zuen, modu honetara, Laskoraini penalti bikoitzaren abantailaz baliatzeko aukera emanez. Kattak ez zion aukerari ihes egiten utzi nahi eta ez zuen barkatu Jorgeren aurrean.


Puntu ederra, partidu korapilatsu eta bizian.


Hasierako bostekoa: Varela (P), Juaristi, Luka, Cuadrado eta Arra. Narvarte (P), Beñat B (C), Katta, Paul, Manso eta Urkok ere jolastu zuten.

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]