Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Dena prest Tolosaldeako derbirako

Bihar larunbata 5, Tolosaldeko derbia biziko da Usabal kiroldegian ( zalerik gabe ) arratsaldeko 18:00tik aurrera. Aurkari bezala gure Ibarrako bizilagunak izango ditugu, dugun harreman estuagatik ondo ezagutzen dugun aurkaria.

Harreman horien fruitu, norgehiagoka streaming bidez jarraitzeko aukera edukiko dute bi taldeetako zaleek Laubururen Youtube kanaletik. Usabalen izango dira partiduaren kontaketa lanetan Aitzol Laubururen partetik eta Iker Telletxea Laskorainen partetik. Gogoratu, ez dagoela baimenduta ikuslerik egotea harmailetan.

Argazkia: Cogafs

Horitxoek oraindik ezin izan dute partidarik jokatu etxean aurtengo denboraldian COVID-ak eragindako egoera dela medio. Jokatuko duten lehenengo partidua derbia izango da, exijentzia handiko neurketa.

Ez ohiko egoera berri honetara dinamika ezberdinetan iritsiko dira bi taldeak. Narciso Pavoren mutilek ez dute garaipenik lortu orain arte jokatu dituzten 2 partiduetan nahiz eta azkenekoan emandako itxura ezinhobea izan. Biharko partiduari begira gogotsu daude ikastolakoak lehen 3 puntuak lortzeko helburu garbiarekin.                         

Hau esanda, derbi batean ohikoa den intentsitatea eta emozioa pil-pilean nabaritu ahalko da bai kantxan eta bai streaming bidez. Arraroa izango da Usabalgo harmailak hutsik ikustea derbi batean baina ziur gaude laister Tolosaldeako areto futbolaz presentzialki gozatzeko aukera izango duzuela.

💛💛

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]