Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Laskorainek 1-5 menderatu zuen Tolosala taldea

Azken larunbatean Santurtziren aurka etxean galdu eta gero, urtero legez Aste Santuan bi astetako geldialdia egin aurretik eskualdeko derbi interesgarri bat jokatu behar zuen Laskorainek denboraldi bikaina burutzen ari den Tolosalaren aurka. Hirukideko taldea urte aparta egiten ari da eta ohorezko postuek eskeinitako kotoi artean igaro ditu bere egunak lehen jardunalditik gaur arte, inork uka ezin dezakeen merezimendu osoz gainera. Eskolapioetako kantxa ospetsua gotorleku suntsiezin bat bihurtu dela kontutan izanik, ikastolakoek pairatu beharreko erronka ez zen ez ahuntzaren gaur erdiko eztula izango eta errealitate horrengan oinarrituta izan ziren bideratuak Aitor entrenatzailearen hizketaldi eta lan tresneria osoa.

Ikastolakoek dema adimentsua prestatu zuten, taktikoki oso landua, zonakako defensa atzeratu batean oinarrituaz eta kontraerasoen bilaketa garbian. Haserako minutak dena den ez ziren batere errezak izango, Tolosalak gol aukera garden ugari egitea lortu bait zituen baina Endika atezainaren lan apartak markagailua hutsean mantentzeaz gain estrategiako jokaldi batean Gilek 0-1-ekoa eginaz aurreratu  ziren horitxoak.
Bigarren zatian ere gauzak ezin hobeto hasi ziren Zumeta eta Gilek beste behin 0-3-raino zabaldu bait zuten elektronikoa. Hirukidekoek aldea murriztea lortu bai 10 metrotatik, baina Jonikoren erantzunak 1-4-ko berri batekin atsekabetu zituen Tolosalako kideen itxaropen guztiak. Hondarreko segunduetan Telleria Beltxargak bere zelaitik arratsaldeko golik ederrena eginaz 1-5-eko azken emaitza itxi zuen.

Garaipen garbia Aitorren mutilek lortutakoa, hiru puntu garrantzitsu eta orain bi astetako atsedenaldia izango dute denboraldi amaierari ahalik eta bukaera onena ematen saiatu aurretik. Hurrengo arerioa Bilbo CFS laugarren sailkatua izango da, beste norgehiagoka benetan zaila ezbairik gabe, denboraldi bikaina egiten ari diren bizkaitarrak sailkapeneko laugarren postuan bait dira gaur egun. Laskorainen ontzia ere bideratu dela dirudi eta momentuz seigarren postuan dira Javi delegatua, Aitor entrenatzailea, Endika, Telleria, Gil, Joniko, Zumeta, Iturralde, Etxebe, Ekhi, Alonso eta Koldo jokalariak. Harrobiari dagokionez, Santxoren mutilek 4-4 berdindu zuten Aretxabaletan.

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]