Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Laskorainek 3 puntuak urratu ditu Oriora egindako txangoan

Asteburuko ospakizun ezberdinak direla medio, astearte buru zuri batean neurtu dituzte indarrak ikastolako taldeak eta, arraunarengatik ezagunagoa den arren, futbolean ere ederki dakiten oriotarren taldeak.

Imanol prestatzailearen faltan, ikastolakoen beroketak ez du aurrekoetako intentsitaterik izan eta hori ederki antzeman da lehen zati osoan. Hasiera hasieratik Jorgeren mutilak Gilen golaren bidez aurreratu badira ere, oriotarrena izan baita jokuaren erritmoa eraman duen taldea.

Ikastolakoak defentsan nahiko txukun aritu diren arren, atakean egindako hutsek oriotarrei kontraeraso ederrak egiteko parada eman die. Modu horretan iritsi da banako berdinketa. Endikaren gelditu bikainek ikastolako taldea partidan mantendu dute eta Beñatek, hala erabaki duenean, jokaldi bikaina osatu eta gol dotore batekin aurretik ipini du taldea. 1-2 eta atsedenaldira.

Lehen zatia oriotarrena izan bada, bigarrengoan horitxoek puntu bat igo dute defentsako intentsitatea eta bi baloi lapurketen ondotik egindako bi kontraerasotan aldea areagotzea lortu du gure taldeak. Orioko kiroldegiarekin felling berezia duen Barriolak egin ditu bi golak.

Minutuek aurrera egin dute eta Endikaren beste zenbait geldiketa tarteko, markagailua bere horretan mantendu da. Oriotarrek azken ahalegina egin dute atezain jokalari taktika erabiliz. Hala ere oriotarrek aldea murrizteko baino aukera gehiago izan ditu gaurkoan urdinez jokatu duen ikastolako taldeak. Landerrek egindako bi jaurtiketa ederrek zutoinarekin topo egin ez balute, partidarekin zerikurisik izango etzuen azken emaitza batekin bukatuko zen partidua.

Imanol prestatzailearen 25. urtebetetze egunean garaipen ederra eskeini die Jorge eta Javi entrenatzaileek, Endika, Beñat, Lander, Gil, Barriola, Giller, Ekhi, Joniko, Elola, Mikel eta Urko jokalariek.

Unai

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]